Iniziatiba Internazionalista - Herrien Elkartasuna

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Iniziatiba Internazionalista - Herrien Elkartasuna
Iniciativa Internacionalista - La solidaridad entre los pueblos
Bozeramailea Luis Ocampo
Doris Benegas
Sorrera 2009
Ideologia politikoa Ezker iraultzaile, antikapitalismo, internazionalismo, independentismo, sozialismo
Atxikitutako alderdiak: Gaztelar Ezkerra (IzCa), Comuner@s, Batasuna, Corriente Roja (CR), Iniciativa Comunista (IC), Lucha Internacionalista (LI), Cucha Independentista, Puyalón, Gazteria Aragonesista, Unidad del Pueblo (UP), Kanarietako Herri Hautabidea (APC), Kanarietako Langile Fronte Sindikala (FSOC), Isûkân, Endavant, Col·lectiu Republicà Baix Llobregat, Askapena, Euskal Herriko Komunistak (EHK), Euskal Herriko Alderdi Komunista Iraultzailea (EHAKI), Ekimen Komunista, Kimetz, Galiziako Herri Frontea (FPG), Galiziako Herriko Alderdi Komunista (PCPG), Central Unitaria de Traballadores/as (CUT), Ceivar, Nova Esquerda Socialista, Galiziako Sindikalarteko Konfederazioa (CIG), Sindicato Labrego Galego, Encontro Irmandiño, Movemento Galego ao Socialismo, Gazteria Independentistaren Biltzarra (AMI) eta Nós-Unidade Popular (Nós-Up).
Iniziatiba Internazionalistaren aurkezpena Bartzelonan.

Iniziatiba Internazionalista - Herrien Elkartasuna (II-HE), edo Iniciativa Internacionalista - La solidaridad entre los pueblos (II-SP), 2009ko Europar Legebiltzarreko hauteskundeetarako espainiar estatu mailan sortutako koalizio politikoa da.

Koalizioaren hautes-zerrendaren lehen postuan Alfonso Sastre antzerkigile ezaguna dago.

Koalizio horretan, Espainiar estatuko hainbat alderdi eta erakunde politiko ezkertiar edota independentistak parte hartzen du: Gaztelar Ezkerra, Comuner@s, Iniciativa Comunista[1], Lucha Internacionalista[2], Cucha Independentista, Corriente Roja[3] eta Galiziako Herri Frontea[4].

Horiez gain, beste alderdi eta talde batzuek bat egin dute koalizioarekin, hala nola Bigastreko (Alacant) Izquierda Unidako kide ohiek[5], Nova Esquerda Socialistak[6], eta Col·lectiu Republicà Baix Llobregat-ek. Eta hainbat pertsona ezagunek ere euren atxikimendua adierazi dute, besteak beste Carlo Frabetti, Santiago Alba Rico, Andrés Sorel, Javier Sádaba eta Alfredo Grimaldosek.

Maiatzaren 23an, Europako hauteskundeen kanpaina hasia zela, Ezker Abertzaleak ere Iniziatiba Internazionalistaren aldeko boto eskatu zuen, II "berea ez zen zerrenda bat izan arren, koalizioaren oinarrizko printzipioekin ados zegoelako" eta, besteak beste, "Euskal Herriak pairatzen duen egoera antidemokratikoa" salatzeko[7].

Aurrerago, alderdi eta mugimendu gehiagok bat egin zuten II-HErekin, hala nola, Katalan Herrietako Endavant-ek[8], Partido Comunista do Povo Galegok[9], Kanarietako Unidad del Pueblo alderdiak[10], Gazteria Independentistaren Biltzarrak[11], Nós-Unidade Popularrek[12], etab.

Ideologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iniziatiba Internazionalistak bere sortze manifestuan ondoko oinarri ideologiko hauek defendatzen ditu[13]:

  • Justizia soziala.
  • Askatasun demokratiko osoa.
  • Genero diskriminazioaren aurkako konpromisoa.
  • Eskubide politikoak.
  • Kapitalaren Europaren aurkako borroka.

Hautes-zerrendaren baliogabetzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009ko maiatzaren 14an, Espainiako Estatuko Fiskaltzak Iniziatiba Internazionalistaren hautes-zerrenden baliogabetzea eskatu zuen, koalizioa "Batasunak instrumentalizatzen duelako"[14].

Egun horretan bertan, agiri baten bidez, Ezker Abertzaleak Iniziatiba Internazionalistaren "atzean ez zegoela" adierazi eta koalizioari elkartasuna erakutsi zion[15].

Maiatzaren 16an, goizeko 3:30ean, defentsak dokumentazioa aurkeztu eta bost ordutara, Auzitegi Gorenak Iniziatiba Internazionalistaren hautes-zerredak baliogabetu zituen, hamaika magistraturen aldeko botoarekin eta bosten ezezkoarekin[16]. Horretarako, Auzitegi Gorenak IIk "bortizkeria era argian gaitzetsi ez izana" hartu zuen froga garrantzitsuen gisa.

Maiatzaren 18an, Iniziatiba Internazionalistak Gorenaren erabakiaren aurkako helegitea ipini zuen Auzitegi Konstituzionalean. Momentu horretan, Iniziatibak Gorenaren argumentuak "gezurra" zirela salatu eta "indarkeriaren erabilera gaitzetsi" zuen[17].

Azkenik, maiatzaren 21ean Auzitegi Konstituzionalak II-HEk aurkeztutako errekurtsoa onartu eta zerrenda baliozkotu zuen, koalizioko kideen "partaidetza politikorako eskubidea urratu zelako"[18].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Nuestro voto, internacionalista y solidario Iniciativa Comunista, 2009ko maiatzaren 12a
  2. Lucha internacionalista participa de una amplia coalición de partidos
  3. Corriente Roja impulsa y participa en Iniciativa Internacionalista - La Izquierda de los Pueblos Corriente Roja, 2009ko apirilaren 24a
  4. A FPG intégrase en Iniciativa Internacionalista para concorrer ás eleccións europeas Vieiros, 2009ko maiatzaren 6a
  5. El Colectivo de Esquerra Unida de Bigastro muestra su apoyo a la candidatura de Iniciativa Internacionalista, Kaosenlared.com, 2009ko maiatzaren 6a
  6. Nova Esquerda Socialista apoia Iniciativa Internacionalista, Kaosenlared.com, 2009ko maiatzaren 6a
  7. La izquierda abertzale pide a los independentistas que voten Iniciativa Internacionalista Ezkerabertzalea.info, 2009ko maiatzaren 23a
  8. Endavant (OSAN) amb Iniciativa Internacionalista-Solidaritat entre els pobles Endavant.org, 2009ko maiatzaren 20a
  9. O PCPG con Iniciativa Internacionalista Kaosenlared.net, 2009ko maiatzaren 26a
  10. UNIDAD DEL PUEBLO pide el voto para la candidatura Iniciativa Internacionalista Magec, 2009ko maiatzaren 27a
  11. A AMI pede o voto para Iniciativa Internacionalista, Kaosenlared.net, 2009ko ekainaren 3a
  12. Posiçom de NÓS-Unidade Popular perante as eleiçons ao Parlamento europeu, Nosgaliza.org, 2009ko ekainaren 3a
  13. Manifestua “Iniciativa Internacionalista” Europar Parlamentuko hautagaitzaren Komisio Bultzatzailea. 2009ko apirilaren 15a
  14. Espainiako Gobernuak eta Fiskaltzak inpugnatu egin dute Iniciativa Internacionalista Berria, 2009ko maiatzaren 14a
  15. Ezker abertzaleak ukatu egin du hautagaitzaren atzean dagoela Berria, 2009ko maiatzaren 14a
  16. Espainiako Auzitegi Gorenak baliogabe utzi du Iniziatiba Internazionalista Berria, 2009ko maiatzaren 16a
  17. Indarkeriaren erabilera gaitzetsi du II-HEk Auzitegi Konstituzionalean Berria, 2009ko maiatzaren 19a
  18. (Gaztelaniaz) El Constitucional permite presentarse a la lista anulada por el Supremo

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Iniziatiba Internazionalista - Herrien Elkartasuna Aldatu lotura Wikidatan