Inma Errea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inma Errea

Bizitza
JaiotzaIruñea1960ko azaroaren 15a (63 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta itzultzailea

Inguma: inma-errea-cleix Literaturaren Zubitegia: 640

Inma Errea Cleix (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1960ko azaroaren 15a) euskal idazlea eta itzultzailea da. Informazio Zientzietako lizentziaduna, Nafarroako Unibertsitatean. Irakasle izan zen AEKn. Kazetari gisa, hainbat komunikabidetan lan egin izan du, Euskal Telebistan (1983an hasi eta 1994ra bitartean aritu zen albistegietako erredaktore) eta zenbait irratitan. Itzultzaile-interprete izan zen urtebetez Nafarroako Parlamentuan; 1997ko urtarriletik aitzina, lan horrexetan ari da Iruñeko Udalean; hain zuzen, Erreak eskuratu zuen Iruñeko Udaleko lehenbiziko itzultzaile-interprete lanpostua.[1][2][3] Egun, gainera, Iruñeko Udaleko Euskara Zerbitzuko burua da.[4]

Idazle lanetan, argitara emana du Literatura eta harrikoa saiakera, literaturari eta generoari buruzkoa, Pamiela argitaletxean; bai eta poema eta ipuinak ere, hainbat antologia eta agerkaritan.[1][2]

Literatur lan ugari ditu euskarara itzuliak. Besteak beste, Haserretu zaitezte! sona handiko lana euskaratu du (Denonartean argitaletxea, 2011).[1][2]

Zutabegile ere aritua da, hala Euskaldunon Egunkarian (1999-2001) nola Berrian (2003-2004). Egun, Euskalerria Irratian eta Argia aldizkarian kolaboratzaile dihardu.[2]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inma Errea, 2012. urtean.

Saiakera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inma Errea, 2017. urtean.

Itzulpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira Inma Erreak euskaratutako lan nagusiak:[1]

  • Maitasunezko oihua, munduaren erdian (Denonartean argitaletxea, 2010). Jatorrizkoa: Kyoichi Katayama, Sekai no Chuusin de, Ai wo Sakebu (japonieraz). Keiko Suzukirekin batera egindako itzulpena.
  • Ekonomialari harrituen manifestua (Denonartean argitaletxea, 2010). Jatorrizkoa: Économistes atterrés, Manifeste d'économistes atterrés (frantsesez).
  • Non zaude, Ilargi? (Denonartean argitaletxea, 2011). Jatorrizkoa: Émile Jadoul, Où es-tu Lune? (frantsesez).
  • Hibiscus (Denonartean argitaletxea, 2011). Jatorrizkoa: Céline Sorin, Célia Chauffrey, Hibiscus (frantsesez).
  • Luka eta denbora izozteko makina (Denonartean argitaletxea, 2011). Jatorrizkoa: Unai Pascual, Luka Pascual, Luka y la máquina de congelar el tiempo (gaztelaniaz).
  • Haserretu zaitezte! (Denonartean argitaletxea, 2011). Jatorrizkoa: Stéphane Hessel, Indignez-vous! (frantsesez).
  • Ez duzu deus ikusi Fukushiman (Fukushima mon amour) (Denonartean argitaletxea, 2011). Jatorrizkoa: Daniel de Roulet, Tu n'as rien vu à Fukushima (Fukushima mon amour) (frantsesez).
  • Txalo artzain-txakurra (Denonartean argitaletxea, 2012). Jatorrizkoa: Natalia Soria de Carlos, Cloe, la perra ovejera (gaztelaniaz).
  • Txibi inurri laboraria (Denonartean argitaletxea, 2013). Jatorrizkoa: Natalia Soria de Carlos, Nora, la hormiga campesina (gaztelaniaz).
  • Loixun uso hegalaria (Denonartean argitaletxea, 2012). Jatorrizkoa: Natalia Soria de Carlos, Mirta, la paloma viajera (gaztelaniaz).
  • Filosofia alabari azaldua (Denonartean argitaletxea, 2010). Jatorrizkoa: Roger-Pol Droit, La Philosophie expliquée à ma fille (frantsesez).
  • Kaka Putza (Denonartean argitaletxea, 2010). ISBN 978-84-15756-89-7.[6] Jatorrizkoa: Stéphanie Blake, Caca Boudin (frantsesez).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d «Inma Errea Cleix» Nor da Nor (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea) (Noiz kontsultatua: 2020-04-03).
  2. a b c d «Inma Errea Cleix» www.idazleak.eus (Euskal Idazleen Elkartea) (Noiz kontsultatua: 2020-04-03).[Betiko hautsitako esteka]
  3. Azkune, Onintza Irureta. (2012-08-29). «'Itzultzaileak itota dabiltza, parlamentariak barra-barra hasi dira euskara erabiltzen'» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-04-06).
  4. Tubia, Iker. (2019-10-13). «Inma Errea, Iruñeko Udaleko Euskara Zerbitzuko burua: “Pitin bat aspertu egiten naute euskararen aldeko aldarriek”» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-03).
  5. «Euskobooks» Euskonews & Media 227 2003-10-24/31 (Noiz kontsultatua: 2020-04-06).
  6. «Kaka putza» www.kulturklik.euskadi.eus (Kulturklik) (Noiz kontsultatua: 2020-04-06).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]