Innsbruck

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Innsbruck

 Tirol

armarria

Izen ofiziala Innsbruck
Herrialdea
Estatua
 Austria
 Tirol
Koordenatuak 47°16′N 11°23′E / 47.267°N 11.383°E / 47.267; 11.383Koordenatuak: 47°16′N 11°23′E / 47.267°N 11.383°E / 47.267; 11.383
Innsbruck is located in Austria
Innsbruck
Eremua 414,65 km2
Garaiera 574 m
Posta kodea 6010–6080
Biztanleria 120.147 bizt (2011)
Dentsitatea 289,76 bizt/km²
http://www.innsbruck.at

Innsbruck Austriako mendebaldeko hiria da, eta Tirolgo hiriburua. Alpeen ekialdean dago, Inn ibaiaren haranean. 2010ean 119.249 biztanle zituen. Ezaguna da neguko kirolen egoitza garrantzitsua delako. Hain zuzen ere, 1964an eta 1976an Neguko Olinpiar Jokoak antolatu zituzten bertan.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

Innsbruck salerosketagune aberatsa zen antzina, eta hori zela eta erromatarrek beren kolonia egin zuten. 1239an jaso zuen hiri gutuna, eta 1363an Tirolek eta Austriak bat egin zutenean Habsburgotarren mendean gelditu zen. 1420an egin zuten Tirolgo hiriburu.

Napoleonek Bavariako Erresumaren eskuetan utzi zuen Tirol, baina Innsbruckeko biztanleak, Andreas Hofer buru zutela, Bavariaren kontra matxinatu ziren, eta 1814an Innsbruck Austriako lurralde bihurtu zen.

[aldatu] Turismoa

Turismoa da hango ekonomia jarduera nagusia (neguko kirolak). Ehungintza, beiragintza eta tresneria ere garrantzitsuak dira.

[aldatu] Ondasun nabarmenak

Parte zaharrean eraikuntza aipagarri asko daude: erreg jauregia, garaipen arkua, unibertsitatea, Maximiliano I.a enperadorearen hilobia, eta abar.

[aldatu] Inguru naturala

Iparraldean Nordkette edo Hafelekar (2334 m) mendiak ditu eta hegoaldean Patscherkofel (2246 m) eta Serles (2718 m).

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Kanpo loturak

Ikuspegi panoramikoa

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak