Inozentzio XII.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Inozentzio XII.a
Innocentius PP. XII
Inozentzio XII.a

1700 – 1721
Aurrekoa Alexandro VIII.a
Ondorengoa Klemente XI.a
Jaiotzezko izena Antonio Pignatelli

Jaiotza 1615eko martxoaren 13a
Spinazzola, Napoliko Erresuma
Heriotza 1700eko irailaren 27a
Erroma, Aita Santuen Lurraldea
Erlijioa Eliza Katoliko Erromatarra

Inozentzio XII.a[1] (latinez Innocentius PP. XII), jaiotzez Antonio Pignatelli (Spinazzola, Basilicata, Napoliko Erresuma, 1615eko martxoak 13-Erroma, 1700eko irailak 27) Eliza Katolikoko 242. aita santua izan zen 1691 eta 1700 bitartean.

Jatorria eta prestakuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antonio Francesco Gennaro Maria Pignatelli del Rastrello izenarekin jaio zen, Elizari kardinal asko eman zizkion napolitar familia garrantzitsu batean. Bere gurasoak Francesco Pignatelli Spinazzolako markesa eta Porzia Caraffa, Andriako dukerrikoa izan ziren.

Erromako jesuiten eskolan hezia izan zen, eta ondoren Collegio Romano delakoan, non 1637an zuzenbide zibilean eta zuzenbide kanonikoan doktoretza lortu zuen.

Eliz karrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hogeita bat urterekin jada Urbano VIII.a aita santuaren gorteko ofizial bihurtu zen. 1643an Signatura Apostolikoko Auzitegiko erreferendario eta aita santuaren legatu orde Urbinoko dukerrian izendatua izan zen. 1645ean Fano hiriko gobernari izan zen, eta hurrengo urtean Maltako inkisidore orokorra. 1650ean Viterbo hiriko gobernaria izan zen.

Gotzaintza eta kardinaltza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1652ko urriak 27an, Erroman, Larissako artzapezpiku titular izendatua izan zen, baimen berezi batekin, ez baitzen apaiz ordenatua izan. Bata bestearen atzean Toskanako Dukerri Handiko nuntzio izendatua izan zen 1652an, Poloniakoa 1660an eta Austriakoa 1668an. 1671n Lecceko gotzain izendatua izan zen artzapezpiku ad personam tituluarekin. 1673an Erromara itzuli zen Gotzaimen Kongregazioko idazkari eta Aita Santuaren cubiculien prefektu karguak betetzeko.

1681eko irailak 1ean San Pancrazio tituluko kardenal eta jarraian Faenzako gotzain izendatua izan zen, beti ere artzapezpiku ad personam maila mantenduz. 1684an aita santuaren legatu izendatua izan zen Bolonia hirirako, eta 1686an Napoliko artzapezpikutzaren egoitzara bidalia izan zen. 1689 eta 1691ko konklabeetan parte hartu zuen, azken honetan aita santu aukeratua izan zelarik.

Aitasantualdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aukeraketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inozentzio XII.a

Alexandro VIII.a aita santua hil ondoren, konklabeak bost hilabete eman zituen eztabaidan, Pignatelli Frantziaren aldeko kardeinaak eta Germaniako Erromatar Inperio Santukoen aldeko kardinalen artean adostasunezko hautagai bezala agertu zen arte. 1691ko uztailak 12an aukeratua izan zen, eta hiru egun beranduago Urbano Sacchetti kardinala Santa Maria in Via Latako protodiakono bezala koroatua izan zen Laterango Basilika Patriarkalean.

Ekintzak aita santu bezala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nepotismoaren aurka agertu zen irmoki, denbora gehiegiz aita santutzaren istilurik handienetako bat izan zena. 1692ko Romanum decet Pontificem buldaren bidez, bere ondoren etorriko ziren aita santuei, euren senideei kargu, lurralde edo pribilegioak uztea debekatu zien. Gainera, kardinal mailara soilik aita santuaren zuzeneko senide bat igo zitekeela ezartzen zuen.

Aldi berean, Ganbera Apostolikoaren simonia-praktikak sakon aztertu eta debekatu zituen, eta honekin lotuta, Aita santuaren gortean sartu ahal izateko baldintza bezala bizimodu sinple eta ekonomikoago bat sartu zuen. "Pobreak bere ilobak zirela" zioen, bere benefizentzia publikoa bere aurreko Aita santuen nepotismoarekin alderatuz.

Zenbait erreforma politiko-administratibo sartu zituen Aita Santuen Lurraldean eta Forum Innocentianum delakoa sortu zuen justizia optimizatzeko.

Europako nagusitasunagatik leihan ari ziren potentzia katolikoen artean adostasunezko hautagai bezala aukeratua izan bazen ere, Inozentzio XII.aren agintaldia bere aurreko aita santuen agintaldiaren oso antzekoa izan zen, Frantziaren alde egin baitzuen Germaniako Erromatar Inperio Santuaren kaltetan.

Kanonizazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita Santu bezala eman zuen agintaldian Inozentzio XII.ak Maria de Cervelló kanonizatu zuen, 1692an.

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inozentzio XII.aren hilobia

Inozentzio XII.a 1700eko irailak 27an hil zen Erroman, eta Vatikanar Basilika Patriarkalean lurperatua izan zen berak propio adierazi zuen haitzurdinezko sarkofago xume baten barnean. Edonola ere, 1746an, Vincenzo Petra kardinalak, Palestrinako egoitza azpiherritarreko gotzaina eta kamarlengoa zena, hilobiaren apaindura agindu eta ordaindu zuen bere garaiko estiloaren arabera.

Bibotea eta bizarra izan zituen azken aita santua izan zen.

San Malakiasen profeziek, aita santu honi Rastrum in porta bezala erreferentzia egiten diote (Eskuaira atean), dirudienez Pignatelli del Rastello leinukoa izateari erreferentzia egiten dion aipamena, Rastellok eskuaira esan nahi baitu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Inozentzio XII.a Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Alexandro VIII.a
Aita santua
1691-1700
Ondorengoa
Klemente XI.a