Inpresioa, eguzki atera berria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Inpresioa, eguzki atera berria
Claude Monet, Impression, soleil levant, 1872.jpg
Claude Monet, 1872-1873
olioa oihal gainean
48 × 63 cm
Marmottan-Monet museoa

Inpresioa, eguzki atera berria (frantsesez Impression, soleil levant) Claude Monetek 1872-1873an egindako margolana da, Inpresionismoari izena eman ziona. Egun, Marmottan-Monet museoan dago, Parisen.

Le Havreko kaia da ageri, baina pintzelkada gutxi emanda; hortaz, irudi zehatza izan ordez, iradoki egiten dute koloreek. Honela azaldu zuen Monetek:

« Paisaia inpresioa baino ez da, une bateko inpresioa; horregatik izena, horrelako inpresioa eman baitzidan. Le Havreren inpresio bat irudikatu dut, leihotik hartutakoa, eguzkia laino artean eta atzealdean zenbait txaluparen soslaia… Izena galdetu zidaten katalogorako, eta Le Havreren ikuspegi bat ezin zen izan, orduan “inpresioa jartzeko” esan nien.  »

Margolana 1874an paratu zen ikusgai lehendabiziko aldiz, inpresionisten lehenengo erakustaldi independentean, nahiz eta oraindik izen hori ez izan. Louis Leroy kritikariak, koadro honen izena hartuta, “Inpresionisten erakustaldia” deitu zien bere kritikan.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Inpresioa, eguzki atera berria Aldatu lotura Wikidatan