Inprimatze-zerbitzari

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Inprimatze-zerbitzaria konputagailu-sareko erabiltzaileei inprimatze zerbitzua ematen dien ordenagailua edota programa da.

Sarrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inprimagailu lokal baten prozesua sinplea da. Inprimatzeko datuak ordenagailu bertan prozesatzen dira eta gero inprimagailuari bidali. Sare inprimagailu baten, saretik datuak zerbitzarira bideratzea ere egin behar da. Hona inprimatze prozesu honen pausoak:

  1. Inprimatze datuak sortzen dira eta zerbitzariari bidali
  2. Inprimatze datuak sarean bideratzen dira
  3. Inprimatze datuak inprimatze-zerbitzariko inprimatze-ilaran kokatzen dira
  4. Inprimatze datuak inprimagailuari bidaltzen dira
  5. Inprimagailuak datuak formateatzen ditu eta inprimatu

Sare administratzailearen ikuspuntutik sare handiko inprimatze lanen konfigurazioa zeregin konplexuak dira, hori dela eta kontuan izan behar da:

  • Ze zerbitzari izango den inprimatze zerbitzua emango duena
  • Inprimatze-ilarak sortu, organizazioaren ezaugarriei egokituta
  • Inprimatze-ilarak konfiguratu eta esleitu inprimagailuei
  • Atzipen eskubideak esleitu erabiltzaileei
  • Estazioetan urruneko konfigurazio zuzena

Ikus, Gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Inprimatze-zerbitzari Aldatu lotura Wikidatan