Inside Llewyn Davis

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:10, 22 urtarrila 2016

Inside Llewyn Davis (euskaraz Llewyn Davisen Barnean) 2013ko Joel Coen eta Ethan Coen estatubatuar zinema zuzendari, gidoigile eta ekoizleak zuzendu, idatzi eta ekoiztutako drama-komedia filma bat da. Oscar Isaac, Carey Mulligan, John Goodman, Garrett Hedlund, F. Murray Abraham eta Justin Timberlake aktoreek antzeztu zuten.

2013ko maiatzaren 19an Canneseko Zinemaldian estreinatu zen.

Oscar Sarietarako bi izendapen jaso zituen (Argazkigintza onenaren Oscar Saria eta Soinu onenaren Oscar Saria), bai eta Urrezko Globo Sarietarako beste hiru izendapen ere.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1961, New York. Llewyn Davis (Oscar Isaac) Greenwich Village auzoan modu txarrez bizi den folk abeslari gaztea da. Negu gorrian, gitarra bizkarrean daramala, etxe finkorik gabe eta diruz oso larri, bizitzan aurrera ateratzeko eta sosak irabazteko musikari gisa dabil. Erdipurdiko aretoetan abestuz bizirauten du, baina, batez ere, gau hotzetan heuren sofak uzten dizkioten lagunei esker. Bapatean, Chicagora joan eta Bud Grossman (F. Murray Abraham) musikagintzaren enpresaburu aberatsarentzako froga bat egitea erabakiko du.

Aktoreak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Inside Llewyn Davis Aldatu lotura Wikidatan