Institutua-Gernika geltokia

Koordenatuak: 43°19′11″N 2°40′37″W / 43.319836°N 2.676838°W / 43.319836; -2.676838
Wikipedia, Entziklopedia askea
43°19′11″N 2°40′37″W / 43.319836°N 2.676838°W / 43.319836; -2.676838
Institutoa-Gernika
Map
Lineak
« Gernika    Forua »
Kokapena
HelbideaErreka Egala ibilbidea, z/g; 48300
UdalerriaGernika-Lumo,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Gunea4. gunea
Irekiera1938
1969
IrisgarriaGeltoki irisgarria 
ZerbitzuakAparkalekua 
Nasak1
Trenbideak1
JabeaEuskal Trenbide Sarea
EragileaEusko Trenbideak
Garraio zerbitzuak
EuskoTren  Bilbo Bermeo

Institutoa-Gernika edo Institutua-Gernika (bi izendapenak erabiltzen ditu Euskotrenek) Euskotren Trena eragilearen E4 lineari dagokion lurgaineko tren geralekua da, Gernika-Lumo udalerrian dagoena, institutoaren eta Santanape pilotalekuaren inguruan, eta  BI-2238  errepideko biaduktuaren behean. 1969an ireki zen eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 4. tarifa-gunearen barruan dago.

Gaur egungo geralekua FEVEk eraiki zuen 1969an, inguruan dagoen Ikaskuntza Ertaineko Institutuari zerbitzu emateko. Aurretik ere geraleku bat izan zen bertan, 1938an eraikia eta Gernikako Gerrako Presoentzako Espetxe Ospitale Militarrari zerbitzu ematen ziona.

Geralekua nasa eta trenbide bakarrekoa da.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trenbide kokapenari erreparatuz, geltokia zabalera metrikoa duen Zornotza-Bermeo trenbidearen parte da, 15,141. puntu kilometrikoan kokatuta.[1]

Sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geralekuak arrapala eta eskailera bidezko sarbidea du, eta kanpoaldean doako aparkalekua dago.

  • Arrapala bidezko sarbidea Eskailera bidezko sarbidea Aparkalekua Sarbide irisgarria  Erreka Egala ibilbidea

Irisgarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokira sarbidea Erreka Egala ibilbidea Sarbide irisgarria 
Nasara sarbidea 1. trenbidea Sarbide irisgarria 
Trenera sarbidea 1. trenbidea Sarbide irisgarria 

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. OLAIZOLA ELORDI, JUANJO. «ZORNOTZA ETA BERMEO ARTEKO TRENA» Euskotren, 151 or. (Noiz kontsultatua: 2017-10-25).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]