Integralaren sinbolo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Integralaren sinboloa edo ikurra.

Matematikan, integrala adierazteko sinboloa edo ikurra erabiltzen da.

Integral mugagabeen notazio modernoa Leibnizek ezarri zuen 1675. urtean.[1][2] Summa adierazteko (latinez, "batuketa" edo "guztira"), "∫", integralaren sinboloa sortu zuen S luzanga hizkia erabiliz. Integral mugatuaren notazio modernoa, integralaren sinboloan beheko eta goiko borneak dituena, Joseph Fourierek erabili zuen lehenengo aldiz Frantziako Akademiaren Mémoires lanean, 1819–20 inguruan; lan hori bere 1822ko[3][4] liburuan berrargitaratu zuen.

Arabiera modernoaren matematika-notazioan, eskuinetik ezkerrera idazten denez gero, integralaren sinbolo alderantzikatua Signed'IntegracióArabic.png[5] erabiltzen dute.

sinboloa U+222B da Unicode kodean, \int LaTeX kodean. HTML kodean, honela idazten da: (idazkera hamaseitar), (idazkera hamartar) eta .

sinboloa hizkuntzalaritzako ʃ sinboloaren oso antzekoa da, baina ez ditugu nahasi behar.

Honako sinbolo hauek zerikusia dute: (integral bikoitza, U+222C), (integral hirukoitza, U+222D), (inguru-integrala, U+222E), (gainazal-integrala, U+222F), eta (bolumen-integrala, U+2230).

Sinboloa
Izena Esanahia Adibideak
Ahoskera
Adarra
Integrala \int_a^b f(x) dx (f funtzioaren integral mugatua a-tik b-ra)
«integral efe ixa diferentzial ixa, a-tik be-ra»
\int f(x) dx (f funtzioaren integral mugagabea , eta f-ren jatorrizko funtzio bat adierazten du)
«integral efe ixa diferentzial ixa»
\int_0^b x^2 dx = b^3/3

\int x^2 dx = x^3/3
«Integral ... diferentzial ... (...(e)tik ...(e)ra)»
Analisi matematikoa

Erreferentziak eta oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Burton, David M. (2005). The History of Mathematics: An Introduction (6. ed.), McGraw-Hill, ikus 359. or., ISBN 978-0-07-305189-5
  2. Leibniz, Gottfried Wilhelm (1899) (Gerhardt, Karl Immanuel, ed.). Der Briefwechsel von Gottfried Wilhelm Leibniz mit Mathematikern. Erster Band, Berlin: Mayer & Müller, 154. or.
  3. Cajori, Florian (1929). A History Of Mathematical Notations, II. lib., Open Court Publishing, ikus 247.–252. or., ISBN 978-0-486-67766-8
  4. Fourier, Jean Baptiste Joseph (1822). Théorie analytique de la chaleur, Chez Firmin Didot, père et fils, ikus §231. or., [1]
  5. W3C (2006). Arabic mathematical notation [2]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  •  

Stewart, James (2003), «Integrals», Single Variable Calculus: Early Transcendentals (5. argitaraldia), Belmont, CA, 381. orrialdeak, ISBN 0-534-39330-6 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Integralaren sinbolo Aldatu lotura Wikidatan