Interakzio biologiko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ekosistema bateko bizidunek populazio edo komunitateak osatzeko gai dira. Modu berean, haien artean eraginak sor ditzakete. Elkarreragin hauek direla eta, haien arteko portaera ezberdinak isla ditzakete. Ondoren ikusiko ditugu espezie ezberdinen artean sortzen diren hainbat elkarreragin mota:

Akaro foretikoak euli batean (Pseudolynchia canariensis)

Lehiaketa edo leiha[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi espeziek baliabide berbera erabiltzen dutenean, lehian dihardutela esaten da.

Lehiaren ondorioz, eta denboraldi bat igaro ondoren, abantailarik handiena lortzen duen espezieak bestea desagerraraz dezake. Baldintzak aldakorrak direnean, ez da espezierik desagertzen: bata eta bestea txadaka izaten dira lehian nagusi.


Oro har, bizidunen arteko lehia elikagaiak lortzeko premiak bultzatuta sortzen da, baina espazioak (bizilekuak) ere badu horretan zeresanik. Esate baterako, itsasertzeko harraldean (mareak bustitzen dituen harrietan) bizi diren zirripedoek (zenbait krustazeo) eta moluskoek (lapak, esaterako) lehia bizia izaten dute beren artean espazioa bereganatzeko.

Aipatzekoa da, baita ere, landareetan polinizazioa dela-eta sortzen den lehia. Lehia horren ondorioz, zenbait lorek bereiztasun ikusgarriak sortu dituzte (orkideoetan esate baterako) eta espezie askok hainbat sinkronizazio mota garatu dituzte.

Mutualismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie desberdinek osatutako elkarteetako partaideen onura dakarren eta inori kalterik sortzen ez dion harreman mota da mutualismoa.

Bi espezie elkarturen artean harreman anatomiko-funtzional estu eta iraunkorra finkatzen denean sortzen den mutualismo motari sinbiosia deritzo; alga baten eta onddo baten arteko sinbiosiak, esaterako, likena osatzen du. Onddoak hezetasuna eta babesa eskaintzen dio algari eta algak elikagaiak onddoari.

Elkarren artean lortutako janaria elkarbanatzea da mutualismo mota hedatuena. Zelentteratuen artean (anemonak, aktiniak, korolak...) askotan gertatzen da harreman hori; esaterako, aktinianren eta karramarro ermitauaren arteko mutualismoa adibide egokia da elkarte mota hau nolakoa den ulertzeko: karramarroak leku batetik bestera eramanten du aktinia (etxetzat aukeratu duen oskolaren gainean) eta aktiniak babesa eta defentsa ematen dio karramarroari.

Efektua  X Efektua  Y Interakzio mota
0 0 Neutralismoa
- 0 Amensalismoa
+ 0 Comensalismoa
- - Lehia
+ + Mutualismoa
+ - Harraparitza
Efektu motak. '0' efekturik gabea da, '-' kaltegarria, eta '+' onuragarria.


Komentsalismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi espezieren arteko elkarreragin honetan, espezie batek probetxua ateratzen du, eta besteak ez du onurarik ateratzen, baina ez du kalterik ere jasaten.

Komentsalismoa uste ohi den baino gertaera arruntagoa da, animalia jankide edo komentsalak ostalariaren janari hondarrez elikatzen baitira. Esate baterako, belaki baten barrunbean zenbait jankide topa daiteke, anfipodoak (krustazeo txikiak) eta lamelibrankioak (molusku txikiak) nagusiki. Dena den, komentsalimosaren eta parasitimoaren arteko muga ez dago garbi-garbi zehaztua. Beste komentsalismo motak dakarte hurrengoko hau:

  • Forensis: bigarren organismoak erabilia transporterako. Adibidez:
    • Marrazoaren "remora/eragozpena"
    • Amerikar -----Necrophila----- kakalardoaren akaroak.
    • Intsektu himenopteroen akaroak.
  • Inkilinizmoa: bigarren organismoak, lehenengoko organismoan ostatzen denean. Adibidez:
    • Zuhaitzen gainean bizi diren landare epifitak (bromeliazeak).
    • Itsas ezkurra. Muzkuiluen gainean bizi dena.
  • Metabiosi edo tanatokresia (grekotik θάνατος thánatos, "hilketa" : dependentzia indirektoago bat da, non bigarren organismoak lehenengoaren zerbait erabiltzen du. Hala ere, lehenengo organismoa hil eta gero egiten du beti. Adibidez:
    • Karramarro ermitainoa. Marraskiloen oskolaz baliatzen dira geroago haien gorputza babesteko.

Parasitismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie biren arteko elkarketa honetan, espezie bat (bizkarroia, parasitoa) beste baten (ostalaria) bizkar bizi da, eta kalte regiten dio ostalari horri.

Bizkarroiak (parasitoak) ostariaren premia du, baina ostalariak ez du inola ere bizkarroiaren beharrik.

Parasitismoa ostalariaren barruan gerta daiteke, bizkarroia edo parasitoek sortu denean, hestezizareek, teniak eta abarrek sortua denean, esate baterako. Baina osatalariaren kanpoan dauden bizkarroiek ere sor dezakete parasitismoa, adibidez eltxoek, tximitxek, kaparrek, zorriek, arkakusoek, onddo ugari... Onddoak animalia, landare eta beste onddo batzuen parasito edo bizkarroi izan daitzeke. Landareen bizkarroien % 90 onddoak izaten dira eta kalte handiak egiten dizkiete zuhaitzei.

Eltxoa bizkarroi hematofagoa da, aldi berean akaroen ostalaria izan daitekeena.

Parasitismo motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat talde biologiko ezberdinetan existitzen dira parasitismo forma ezberdinak. Hauen artean hurrengoko hauek ditugu:


  • Birusak, parasito obligatuak direnak
  • Bakterioak
  • Onddoak
  • Landareak
  • Protistak:
    • Apikomplejoak
    • Alga gorriak
    • Hainbat animali

Gorputz batean hartzen duten lekuaren arabera, parasitoak honela klasifikatu al dira:

  • Ektoparasitoak: Kontaktuan bizi dira ospedatzen duten gorpuaren Kanpoaldearekin (Adibidez: arkakusoak)
  • Endoparasitoak: Bizi diren gorpuaren barnean bizidira (Adibidez: Tenia edo Trikina)
  • Mesoparasitoak: Gorputzaren alde bat barnealderuntz eta beste gorpuaren barnean daukate ezarrita. Hainbat kasutan, (Adibidez: arrainekin) Mesoparasitoak burua arrainaren bihotzean sartu dezakete eta honela hauen arterietatik brankietara heldu al dira.

Harraparitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soberan ezaguna da espezieen arteko harreman hori. Hau, animalia batzuk beste batzuk janez bizitzean datza. Populazio batek (harrapariearenak) elikadura (energia eta materia) lortzeko beste espezie baten populazioa (harrapakinena) ustiatzeari estaen zaio harraparitza. Harrapariek, oro har, ez dute agortzen harraparien populazioa osorik; izan ere, populazio hori agortuko balute beraiek ere gosez hilko lirateke, ez bailukete janaririk izango.

Beste interakzio biologiko batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klasifikatzen dira:

Neutralismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi espezie interaktuatzen dutenean baino ez diotenean elkarri afektatzen.

Mutualismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi espezieen arteko erlazioa da,non elkarri onurak ematen dizkiote denbora batez.

Sinbiosia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sinbiosia bi organismoren arteko erlazioa da, biei onura dakarkiena. Bi organismo horiei sinbionteak deritze.

Askotan, sinbionteak ezin dira elkarrengandik banatuta bizi, hain da handia batak bestearekiko duen mendekotasuna.

Adibidez, likena bizidun sinbiotikoa da: onddoa eta alga dira likena eratzen duten sinbionteak.

Protokooperazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi organismo edo poblazioen arteko interakzioa da, non elkarri onuragarriak dira. Erlazioa ez da beharrezkoa bi espezieetarako, banandurik bizi al direlako. Erreinu ezberdinetako organismoen artean eman al dira horrelako egoerak. Adibidez:

  • Landareetan.

Amensalismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie baterako kaltegarria eta besterako neutrala den asoziazioa.

Inkilinismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie batek onurak lortzen dituen bitartean, besteak ez ditu onura ezta kalterik jasaten.

Erraztea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezieetako batek onurak lortzen ditu.

Konpetentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi espezieak ingurune faktoreren bat konpartitzen dute haien hazaldiarako.

Depredazio[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie batek besteaz elikatzen da. Harraparia harrapakina baino handiagoa izaten da.

Alelopatia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie bereko bi organismoen arteko interakzio kimikoa, non organismoetako batek bestea kaltetu edo eliminatzen du kimikoak diren sustantzien kanporaketarekin.

Baztertzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie batek bere habitat berdineko beste espezie bat baztertzen du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Interakzio biologiko Aldatu lotura Wikidatan