Intimitate-eskubide

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Intimitate-eskubidea, pertsona batek ezkutuan edo gainerako gizakiengandik gordeta geratzen den eremua atxikitzeko duen eskubidea da, gizartean duintasunez eta bizitza kalitate gutxiengo batez bizitzeko beharrezkoa dena. Horrela definitzen du intimitatea Espainiako Konstituzio Auzitegiak hainbat epaitan (AKEE 197/1991, 20/1992, 219/1992, 142/1993, 117/1994, 143/1994, 186/2000).

Eskubide honen izaera dela eta, pertsona fisikoek bakarrik dute pribatutasunerako eskubide hori. Pertsona juridikoaren barneko informazioa sekretu profesionalak eta bestelako arauek gordetzen dute, ez ordea intimitateak. Bestalde, intimitatearen kontzeptuaren osagai da gorputz-intimitatea. Horren barruan sartzen dira, esate baterako, pertsonaren gorputzaren gainean egiten diren miaketak.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]