Into the Labyrinth (telesaila)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Into the Labyrinth (telesaila)
Deskribapena
Atalak21
(3 denboraldi)
Produkzioa
Iraupena30 minutu
KateaHTV West

Into the Labyrinth (euskaraz Labirintoaren barna) Erresuma Batuko haur eta nerabeentzako fantasiazko telesail bat izan zen. Herrialde hartan 1981-1982 bitartean aireratu zen,

Euskal Herrian 1980ko hamarkadan ETB1 nahiz ETB2an aireratu zen.

Argumentoa

Telesaila garaiez gain dauden bi aztien arteko borrokan oinarritzen da, bata Rothgo zintzoa (Ron Moody) eta bestea Belor zitala (Pamela Salem). Bakoitzak Nidus delakoa bereganatu nahi dute, botere mugagabeko objektua. Nidus delakoa berez Rothgo aztiaren jabetakoa zen, bere boterearen jatorria hartan zetzala, baina Belor aztiak lapurtu eta denboran zehar bidaiatzeko erabili zuen, Rothgo aztiak inoiz topatu ez zezan. Nidus objektuaren boteterik gabe azkenean Rothgo hiltzorian gelditu zen.

Gaur egungo haur talde batek (Phil, Helen eta Terry) Rothgo aztia britainiar labirinto itxurako leizezulo batean hiltzorian topatuko dute. Rothgok haur taldea Nidus objetua topatzeko asmoz historiaren garai ezberdinetara bildaiko ditu, garai ezberdin guzti horietan zehar ohiko objetu gisa mozorrotua egon eta gogoetaren bidez bakarrik ikus daitekelarik.

Haur taldea leizeko labirintoan barna sartu eta gizateriaren historiaren une ezberdinetara bidaiatuko du (Frantziako Iraultza, Antzinako Grezia, Ingalaterrako Gerra Zibila, etab), betiere Nidus objektua berreskuratu eta Belor azti maltzurra garaitzeko asmoz.

Aktoreak

Kanpo loturak