Intouchables

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 21:24, 22 urtarrila 2016

Intouchables (euskaraz Ukiezinak) 2011ko Olivier Nakache eta Éric Toledano frantziar zinema zuzendarien drama-komedia filma bat da. François Cluzet eta Omar Sy aktoreek antzeztu zuten.

2011ko irailaren 23a Donostiako Zinemaldian estreinatu zen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Frantzia, Paris. Philippe (François Cluzet) parapente egiten ari zela tetraplejiko gelditu den frantziar aristokrata bat da, bera zaintzeko Driss (Omar Sy) izeneko gaztea kontratatu berri du, eespetxetik atera berri den hiriko auzo marginal bateko arraza beltzezko gaztea. Nahiz eta lehen biztadizoan elkarren artean arras ezberdinak diren pertsonak diruditen, denborarekin biek Vivaldi eta Earth, Wind & Fire, hitz jarioa eta txantxa zalekeria, eta etiketa eta txanadalak elkar bizi ditezen lortuko dute. Biak zeharo ezberdinak diren giro eta munduetatik datoz: Philippe ikasia eta serioa da, Driss aldiz mutil sendoa eta eroskoa, baina apika-apika lagun egingo dira, Philipek Drisseri gustuko zaletasuna eta lanbidea topatu eta bizitzan aurrera egiten lagunduko dio, aldiz, Drissek Philiperi bizipoza eta alaitasuna berreskuratzen lagunduko dio. Azkenen biek gauza bera topatu eta elkarbanatuko dute: adiskidetasuna.

Ezker-eskuin Éric Toledano eta Olivier Nakache zuzendariak, erdian makurtuta Omar Sy aktorea.

Aktoreak

Ikus, gainera

Kanpo loturak