Intrados

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 00:54, 21 apirila 2015
Arku baten eskema: 1. Giltzarria, 2. Dobela, 3. Arkugainera, 4. Inposta, 5. Arkubarnera, 6. Gezia, 7. Argia, baoa, 8. Kontrahorma

Intradosa (latinez intradorsum, intra barnealdea eta dorsum atzealdea) ikusten den arkitektura-elementu baten aurreko aldea da.

Arkuaren kasuan, arkubarnera edo arku-barnealdea ere esaten zaio, arku, ganga edo dobela baten barnealdeko beheko azal ahurra izendatzen duela. Halaber, azal honi dagokion dobela baten aurpegia izendatu dezake ere bai. Arkugaineraren kontrakoa da.

Hormaren kasuan, horma-barnealdea ere esaten zaio, ikusten den aldea izendatzeko erabiltzen dela, eskuarki eustormetan.

Aeronautikaren arloan ere, izen hau -intrados-, hegazkin baten hegoaren behealdeko zatiari ematen zaio.

Ikus, gainera