Intsusa beltz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Sambucus nigra
Intsusa beltza
zuhaixka loretan
zuhaixka loretan


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Plantae
Dibisioa: Magnoliophyta
Klasea: Magnoliopsida
Ordena: Dipsacales
Familia: Adoxaceae
Generoa: Sambucus
Espeziea: S. nigra
Linnaeus
Izen binomiala
'Sambucus nigra'

Intsusa beltza (Sambucus nigra) sorterria Europan duen Adoxaceae familiaren zuhaixka-erako landare bat da. Bai toki hezetan eta bai lehorretan, baina gehienbat eguzkitsutan, aurkitu ahal dugun zuhaixka hau arin hazten da eta Europan, Asiako sartaldean eta Afrikako iparraldean dago hedatuta.

Lehen Caprifoliaceaen artean sartzen ziren Sambucus generoko landareak baina azken filogeni lanen arabera Adoxaceae familian sartzen dira.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Intsusa beltzaren fruituak
Anduraren infruteszentziak

Intsusa 4-6 m garai izaten den (noizbait 10 metroko garaiera izatera heltzen bada ere) zuhaixka edo zuhaitz txiki hostogalkorra da. Enbor eta abarren azala gris argia eta leuna izaten da gaztea denean baina gero pitzadura luzangak izaten dituen gris latza. Hostoak bikoteka jarriak egoten dira adarretan, elkarren aurka kokatuak; 10–30 cm luze eta 5-7 (gutxitan 9) hostoxkez osatuak izaten dira; hostoxkak 5-12 cm luze, 3-5 cm zabal eta ertz zerradunekoak.

Bere loreak hermafroditak dira eta 10–25 cm-ko diametroa duten korinbo lau handitan sortzen dira udaren hasieran; lore bakoitza 5-6 mm-ko tamainakoa, zuria eta bost petalokoa izaten da; euliek lorautseztatzen dituzte.

Fruituak 3–5 mm-ko diametroko baia more ilun edo beltzak dira, udazken buruan aurki daitezke, andurarenak ez bezala beherantz begiratzen duten infruteszentziatan; garrantzi handiko janaria dira txori fruitujale askorentzat.

Azpiespezieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asian eta Iparramerikan intsusa beltzaren antzekoak diren Sambucus generoko beste espezie batzuk daude batzuetan Sambucus nigra intsusa beltzaren azpiespezietzat hartzen direnak. Esate baterako, Mexikoko intsusa urdina, Sambucus mexicana, gaur egun jeneralean S. nigra espeziearen azpiespezie bat edo biz osatuta dagoela uste da, canadensis azpiespeziea[1] eta. caerulea.azpiespeziea[2]

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sukaldaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Intsusa beltzaren baiak egosi eta gero jan daitezke eta marmeladak egiteko erabiltzen dira. Tartatan ere erabiltzen dira, masustekin eta sagarrekin batera gozoak dira eta. Ondo helduta egonez gero, gordinik ere jan ei daitezke, baina ondu baino lehen pozoitsuak dira, landarearen zati orlegi guztiak legez.

Europako iparraldean eta Balkanetan infloreszentziak infusioan erabili ohi dira, asko erabiltzen den edari freskagarria sortuz. Europan uraz diluituta edaten den ziropa egiten da loreez. Tradiziozko edari onen onarpena dela eta, enpresa batzuek hasi dira ekoizten eta saltzen intsusa beltzaren loreez zapore hartutako edariak (Fanta Shokata, Freaky Fläder).

Loreak irabiatu batekin frijituak ere jan daitezke. Eskandinavian eta Alemanian intsusa beltzaren baiez egindako sopak ohizkoak dira (adibidez Alemaniako Fliederbeersuppea).

Bai loreak eta bai fruituak intsusa ardoa egiteko erabili ahal dira, eta Hungarian intsusa-paitarra ere egiten da. Suediako hego-mendebaldean ere, egiten da intsusa beltzaren loreez zapore berezia hartzen duen paitar bat.

Sendagarri bezala erabiltzen den Auricularia auricula-judae onddoa sarritan agertzen da intsusa beltzetan

Medikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landare hau herri askotan izan da erabilia eta belar-biltzaile askok erabili dute landare sendagarri legez.[3][4]

Azala, hostoak, loreak, fruituak eta zuztarren erauzkinak erabiltzen dira bronkitis, eztul, arnas aparatuko goi parteko infekzio eta sukarraren aurka.

Loreak erabil daitezke belar tearen antzeko edaria egiteko, hotzeriek eta sukarrak eragindako hanturen aurka erabiltzeko.[5]

H. Sambuci onddoak gaixotutako intsusa beltza].


Gaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste Intsusa mota batzuk bezala, Intsusa beltza ere gaixotzen du batzuetan Hyphodontia sambuci onddoak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Intsusa beltz Aldatu lotura Wikidatan
  1. http://www.calflora.org/cgi-bin/species_query.cgi?where-calrecnum=7320
  2. http://www.calflora.org/cgi-bin/species_query.cgi?where-calrecnum=10348
  3. http://www.pfaf.org/database/plants.php?Sambucus+nigra
  4. http://offroadinghome.djmed.net/resources/plants2.htm
  5. http://www.joponline.org/doi/abs/10.1902/jop.2006.050232?journalCode=jop