Intxaurrondo
Wikipedia(e)tik
- Artikulu hau landareari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Intxaurrondo (argipena).
|
|
||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Intxaurrondoa
|
||||||||
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||
|
Intxaurrondoak (Juglans) zuhaitz genero bat da. Tamaina handiko zuhaitzak dira, itzalpe handikoak eta zur oso onekoak, fruitua intxaurra dutenak (Juglans regia). Adaburua nahiko behean izaten du. Adarkera bera biribila edo luzexka izan dezake. Enborra eta adarrak azal leun zurixkakoak ditu gaztea denean, latzagoak eta ilunagoak gero. Hosto elkartua izaten du, arrautza itxurako hosto-atal erorkorrez osatua, lorea sexu banakoa, eta gerba egiturakoa arra. Lur sakon eta azpi gozoa dutenetan hazten da. Berez Persia eta Kaukasokoa da, baina gaur egun negu epel samarra egiten duen Europako eskualde guztietan hazten da. Ematen duen fruituagatik eta duen zur bikainagatik lantzen da.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.