Ipar-mendebaldeko igarobide
Wikipedia(e)tik
Ipar-mendebaldeko igarobidea Ozeano Atlantikoa eta Ozeano Barea Ipar Amerikako iparraldetik lotzen dituen igarobideen multzoa da, Artikoko uharteetan barrena itsasontzien zeharkatu ohi dutena. Urtean zehar bankisak itxita egoten da, udako zenbait astetan ezik.
XX. mendearen hasieran aurkitu zuen igarobide osoa Roald Amundsen esploratzaileak, 1903-1906 urte bitartean eginiko espedizio batean, baina XV. mendetik ahalegin ugari egin ziren Ozeano Atlantikoa eta Ozeano Barea iparretik lotuko zituen igarobidea aurkitzeko, bereziki Asiarekiko merkataritza-bide berriak zabaltzeko helburuarekin.
| Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |