Iparraldeko Gortea (Japonia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Iparraldeko Gortea, Ashikaga erregegaiak edo Iparraldeko Erregegaiak bezala ere ezaguna. 6 japoniar erregegairen talde bat izan zen, 1331 eta 1392 bitartean gobernatu zutenak.

Iparraldeko Gortearen jatorria, Go-Saga Enperadorearen garaian dago, 1242 eta 1246 bitartean gobernatu zuena. Go-Sagaren oinordekoak, bata bestearen atzean, Go-Fukakusa Enperadorea eta Kameyama Enperadorea izan ziren, ordena horretan. Bi hauen ondorengoek, bata bestearen aurka lehiatu zuten tronuagatik. Go-Fukakusaren ondorengoei, Jimyōin-tō bezala erreferentzia egin zitzaien, Kameyamaren ondorengoak, Daikakuji-tō bezala ezagutuak izan ziren bitartean.