Iparraldeko Matabeleland

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Matabeleland-eko probintziaren kokapena Zimbabwen

Iparraldeko Matabeleland Zimbabweko mendebaldeko probintzia bat da. Ekialde eta iparraldean Midlands eta Mendebaldeko Mashonaland probintziekin mugatzen du, eta Hegoaldeko Matabeleland eta Bulawayo hiriarekin hegoaldera. Iparraldeko muga Zambezi ibaiak finkatzen du, eta mendebaldeko muga berriz Botswanaak. 75.025 km² azalera dauka eta 700.000 (2002ko datuak) pertsona bizi dira bertan. Lupane da probintziako hiriburua. Hwange eta Victoria Falls dira probintzia honetako herri bakarrak.

Probintziaren Matabeleland izena Matabele etniatik (Ndebele) jasotzen du, lurralde hauetan bizi bait dira.

Iparraldeko Matabeleland probintzia Matabeleland, Iparraldeko Matabeleland eta Hegoaldeko Matabeleland-etan banatu zenean sortu zen, 1974ean. 1997an probintziak beste aldaketa bat jasan zuen bere hiriburua (Bulawayo) probintziatik atera zenean.


Barrutiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldeko Matabeleland 7 barrutitan banatzen da:


Geografia
Zimbabwe
Artikulu hau Zimbabweko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.