Iparraldeko Mendirakoiak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Iparraldeko Mendirakoiak edo Dunedainak, Eraztunen Jauna eleberrian, Elendil, Anarion eta Isildurren zuzeneko ondorengoak ziren, hauek, aldi berean, Numenorreko errege leinukoak zirelarik, eta beste gizaki arraza batzuekin sekula nahastu ez zirenak.

Herri alderrai bat zen, eta Erdialdeko Lurraldeko gainontzekoetatik isolatua, buruzagi bezala Kapitainak dituztenak, Isildurren ondorengo zuzenak zirenak. Leinu honetako pertsonen artean, Aragorn zegoen, Isildurren oinordekoa, Gondorreko tronua aldarrikatu eta Erdialdeko Lurraldeko numenortar erresuma berbatera zezakeena.

Iparraldeko Mendirakoiak, etxerik gabeko arlotetzat hartzen ziren, eta soilik Rivendelen ezagutzen zen euren benetako leinua, non horietako zenbait hazi ziren, Aragorn, horien artean, Arathornen semea, Isildurren oinordekoa eta Gondorreko errege legitimoa, gainontzeko mendirakoiek men egiten ziotena. Eskualdea, denbora luzez defendatu zuten hauek, bertako biztanleek jakin gabe.