Iparraldeko geltokia (Donostia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: Iparraldeko geltokia
Madrid-MetroCercanias.SVG San Sebastián / Donostia
San Sebastian Estación del Norte.jpg

Trena geltokian sartzen.
Informazio orokorra
Udalerria Donostia
Gunea 1
Geltokiko zerbitzuak
Renfe Aldiriak IconoC1.png
Distantzia Ertainak R-31
Distantzia Luzeak Alvia, Diurno, Estrella
d·bus 17, 24, 37
Zerbitzuak IgogailuaKafetegiaAparkalekuaAutobus eta taxiakMaletak eramateko karroakEzinduentzatKomunakAutoen alokairua

Iparraldeko geltokia edo Norteko geltokia, Donostiako tren geltoki nagusia da eta Atotxan (Egia) aurkitzen da.

Eduki-taula

Izena [aldatu]

"Iparraldeko geltokia" izena Ferrocarriles del Norte burdinbide konpainiatik datorkio. Konpainia honen tren geltoki guztiak, hasiera batean, Iparraldeko geltokiak ziren (gaztelaniaz Estación del Norte)

Renfe Operadorak ofizialki San Sebastián/Donostia izena ematen dio eta leku ugaritan, Donostiako Udalean barne[1], Atotxako geltokia agertzen da.

Historia [aldatu]

Espainian egondako irisgarritasun zentralizatuek eta topografiak, Pirinioek eta Alpeek, Espainia Europatik banatu egiten zuten, bidaiatzea zailduz, penintsula isolatuz eta baita babestuz ere. 1864an ordea, Donostiako iparraldeko geltokia ireki zen, eta honek Frantzia zein Italiarekiko konexio zuzena suposatu zuen. Hasiera batean geltokia behin-behinekoa zen, hiriko zabalgunea mugatzen zuen Urumea ibaiaren beste ertzean eraiki zen, isolatua. Beranduago (1905), ordea, zubi bat kokatu zen geltokiaren sarrera monumentalarekin alineaturik; Maria Cristinaren zubia. Geltoki hau Gustave Eiffel ingeniariak (Eiffel dorrearen sortzailea) Espainian utzitako obra bakarra da.

Geltoki honetaz baliatuz erbesteratu zen Elisabet II.a Espainiakoa, eta Hendaiara joan zen Francisco Franco bere kide germaniarra zen Adolf Hitlerrrekin elkartzeko.

Erreferentziak [aldatu]

Bibliografia [aldatu]

  • "Estaciones de ferrocarril en España" liburua, Gonzalo Garcival (Espasa Calpe)

Kanpo loturak [aldatu]