Iparretarrak
Iparretarren zigilua |
|
| Siglak | IK |
|---|---|
| Sorrera | 1973 |
| Kide ezagunak | |
| Ideologia | Sozialista iraultzailea eta abertzalea |
| Kokapena | |
| Ekintza eremua | |
| Aurkari nagusiak | Frantziako estatu-egitura |
| Egoera | Deseginda |
| Helburu militarrak | Frantziar estatuko administrazioa eta Interes turistikoak |
Iparretarrak (IK) Ipar Euskal Herriko talde armatu abertzalea eta sozialista izan zen. 1973an sortu zen eta 2000. urtean egin zuen azken ekintza armatua, handik gutxira Ildo aldizkariaren azken alea ateraz. IK-k ez du harrezkero bere egoeraren berri eman.
1973an aurkeztu zuen lehen aldiz bere burua Bankan (Nafarroa Beherea). 1973an egin zuen bere lehen ekintza armatua.
Ekintza gehienak Frantziako interes turistikoen eta administrazioaren aurkako lehergailu bidezkoak izan dira. 1982an CRSko polizia bat hil zuten Baigorrin; IK-k ekintza hori ukatu arren, hedabideek taldeari egotzi zioten ardura. 1993an autonomia defendatu zuen Ipar Euskal Herriarentzat, nahiz eta bere azken helburua Euskal Herriaren batasuna eta independentzia izan[1]. 1998an su-etena iragarri zuen, Lizarra-Garaziko Hitzarmenaren eta ETAren su-etenaren testuinguruan. 2000ko apirilean lehergai bat zartatu zuen hutsik zegoen Lekunberriko (Baxe Nafarroa) jandarme etxean, su-etenari amaiera emanez. Harez geroztik ez du ekintzarik burutu.
IKren sortzaile eta agintari nagusi bezala Filipe Bidart jo izan da, poliziak atxilotua 1988ko otsailaren 20an Bokalen. 2007ko otsailaren 14an irten zen espetxetik, Euskal Herrira itzultzeko behin-behineko debekuarekin. Gaur egun ez dago IK-ko preso gehiagorik.
Politikoki Ezkerreko Mugimendu Abertzalea (EMA) alderdia gertukoa zuen.
IK-k Ildo izeneko buletina kaleratzen zuen.
Eduki-taula |
Borrokan hildako IK-ko kideak [aldatu]
- Txomin Olhagarai (1980an)
- Ramuntxo Arruiz (1980an)
- Didier Lafitte (1984an)
- Maddi Hegi (1987an)
- Kristof Istèque (1987an)
- Jean Louis Larre, Popo (1983tik desagertua)
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ (Frantsesez) IKren autonomia aurreproiektua, Iparretarrak, http://ekaitza.free.fr/ekaitzapdf/autonomia.pdf. Noiz kontsultatua: 2011-01-18
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Euskaraz) Filipe Bidart IKren sortzaileetako batekin elkarrizketa idatzia Argian
- (Euskaraz) Filipe Bidartekin elkarrizketa bideoan
- (Frantsesez) IKren 1997ko agiri bat
- (Euskaraz) Eneko Bidegain: "Iparretarrak, erakunde baten historia" Euskonews.com, 2006/09/08
- (Gaztelaniaz) Ainhoa Arozamena: "Iparretarrak. Iparraldeko abertzaleak" Euskomedia.org