Ipuru
Wikipedia(e)tik
|
|
||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Juniperus osteosperma AEBetako Nevada estatuan
|
||||||||||||
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||
|
Ipurua, sabina, orrea edo likabra (Juniperus) landare generoa da. Hainbat ikuspuntu taxonomiko daude ipuruak sailkatzerakoan, baina oro har 50-70 espezie ipuru daudela esan daiteke. Ipar Hemisferioan bizi dira, Artikotik Afrika tropikaleraino eta Erdialdeko Amerikako mendietaraino.
Generoko espezieen artean bi dira jateko onak diren bakarrak: ipar-ipurua (Juniperus communis) eta hego-ipurua (Juniperus oxycedrus). Gainera, ipar-ipurua gin edari alkoholduna egiteko erabiltzen da, beste osagaien artean.
Espezieak [aldatu]
Hauek dira espezie nagusiak:
- Juniperus chinensis
- Juniperus communis - Ipar-ipurua
- Juniperus drupacea
- Juniperus excelsa
- Juniperus horizontalis
- Juniperus occidentalis
- Juniperus oxycedrus - Hego-ipurua
- Juniperus phoenicea - feniziar sabina
- Juniperus procera
- Juniperus pseudosabina
- Juniperus recurva
- Juniperus rigida
- Juniperus sabina - sabina arrunta
- Juniperus sibirica
- Juniperus squamata
- Juniperus scopulorum
- Juniperus tibetica
- Juniperus thurifera - Intsentsu-sabina
- Juniperus virginiana
Ikus, gainera [aldatu]
- Ipurua (Eibarko futbol zelaia)