Iralabarri

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Iralabarri

Flag of Bilbao.svg Bilbo, Errekalde
Iralabarri.PNG
Herrialdea
Probintzia
Udalerria
 Euskal Herria
 Bizkaia
Flag of Bilbao.svg Bilbo
Azalera 0.39 km²
Biztanleria 11.696
Dentsitatea 29990 bizt / km²
Iralabarri Euskal Herria-n dago
Iralabarri
Iralabarri Bizkaia-n dago
Iralabarri
Iralabarri Bilbo-n dago
Iralabarri
Koordenatuak: 43°15′18″N 2°56′09″W / 43.255°N 2.93583°W / 43.255; -2.93583Koordenatuak: 43°15′18″N 2°56′09″W / 43.255°N 2.93583°W / 43.255; -2.93583

Iralabarri Bilboko auzoa da. Bilboko Errekaldeko barrutian kokaturik, zazpigarren barrutian alegia. Auzoak 11.696 biztanle eta 0,39 kilometro karratuko azalera zeukan (2006an Bilboko udalak emaniko datuen arabera). Iparraldean Errekaldeberrirekin egiten du muga, hegoaldean Zabalako auzoarekin, mendebaldean A-8 autobidearekin, eta ekialdean Zabalburu eta Abandorekin.

Irala, nekazal gunea zen hasieran, baserri eta ortuak zeuden bertan. Horietako bat, Urizar dorretxea da. XX. mendearen hasieran, industrializazioaren hastapenetan, enpresek euren langileentzako etxeak eraiki ohi zituzten. Bilbon ogia ekoizten zuen lantegi nagusienetako zen Harino Panaderak ere halaxe egin nahi zuen, eta horretarako Iralabarri auzoan egin zizkien bere langileei etxeak. Auzo berri horrek hiru pisutako etxebizitza blokeak, eta ortuak zituzten erdiko patio zabalak zeuzkaten.

Ondorengo hamarkadetan ordea, hirira zetorren etorkin oldeak eraginda inolako ordenik jarraitu gabe eraiki zen auzoan, garapenkeriaren urteek kale estu eta argitasunik gabeen agerpena ekarri zuten. Azken urteetan hainbat hobekuntza egin dira eta parke bat eraiki da A-8 autobidetik gertu, Eskurtze parkea

Kalerik garrantzitsuenak [aldatu]

  • Irala kalea
  • Kirikiño kalea

Elkarteak [aldatu]