Irango geografia
Iran, herrialdeko eskualderik nagusia Irango goi-ordokia izena badu ere, munduko herrialderik menditsuenen artean kokatzen da, mendilerro ugariz josia baitago eta euren artean hainbat arro daude. Herrialdearen mendebaldea da menditsuena eta era berean populatuena. Bertan Kaukasoko mendilerroa, Zagros mendiak eta Elburz mendiak daude. Azken honetan Damavand mendia dago, 5.604 metrorekin Irango mendirik altuena. Eurasiar plakan Hindu Kushetik mendebaldera dagoen mendirik altuena ere bada. Ekialdean batez ere basamortuak eta arroak daude, Dasht-e Kavir laku gazia bezala. Oasi batzuk kenduta basamortu hauetan ez da jenderik bizi.
Iran munduko 17. herrialderik handiena da 1.648.000 km2rekin. Erresuma Batua, Frantzia, Espainia eta Alemaniaren hedaduren batura da bere azalera. Honako mugakideak ditu:
- Azerbaijan, 432 km
- Armenia, 35 km
- Turkmenistan, 992 km
- Pakistan, 909 km
- Afganistan, 936 km.
- Turkia, 499 km.
- Irak, 1.458 km.
- Itsasoak
Kaspiar itsasoaren kostaldean ordoki handienak daude.
| Artikulu hau Irango geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |