Irango goi-ordokia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Irango goi-ordokiaren mapa topografikoa

Irango goi-ordokia, batzuetan Persiako goi-ordokia (persieraz: ایران زمین ) deitua, goi-lautada zabala da, Hego-mendebaldeko eta Hegoaldeko Asiaren eta Kaukasiaren artean kokatua. Mendebaldean Zagros mendiak ditu, iparraldean Kaspiar itsasoa eta Kopet Dag mendilerroa, hegoaldean Ormuzko itsasartea eta Arabiako itsasoa eta mendebaldean Hindu Kush.

Eskualdea antzinako Persia Handia da, gaur egun Iran (bi herenak), Afganistan (mendebaldea eta hegoaldea) eta Pakistan (mendebaldea, Balutxistan tartean), Kurdistan eta Azerbaijan dena.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar-mendebaldeko Kaspiar itsasotik hego-ekialdeko Balutxistanera, Irango goi ordokia 2.000 kilometro luze da. Lauki itxura du, erpinak Tabriz, Xiraz, Karatxi eta Kabul hirietan izanik, eta 3,7 milioi kilometro koadro inguru ditu. Nahiz eta goi-ordoki izena izan, eskualdea menditsua da oso; mendirik altuena Elburzen dagoen Damavand da (5.610 metro).

Hona hemen eskualdeko mendilerroen sailkapena:[1]

Geografiako beste ezaugarri nagusiak:

  • Kavir basamortua
  • Lut basamortua
  • Hamun lakua
    • Halil ibaia
  • Gavkhouni
    • Zayandeh ibaia
  • Sistan lakua
    • Helmand

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) peakbagger.com

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]