Irarlan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Herkules eta Lernako hidra, Cornelis Cort (1565 inguru)

Irarlana gainazal gogor eta, oro har, lau batean ildaskak ebaki edo urratzean lortzen den lana da. Emaitza objektua bera izan daiteke (adibidez beirazko, urreko, zilarrezko edo altzairuzko gauzakiak), edo berau erabiliz egindako paper gaineko ilustrazioa.

Historian zehar irarlana metodo garrantzitsua izan da paper gaineko irudiak lortzeko, helburu artistiko eta komertzialekin. Irarlan tradizionala, gubilak edo makinak erabiliz, oraindik ere egiten jarraitzen da, batez ere urregintzan, beiragintzan eta antzeko lanbideetan.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Irarlan Aldatu lotura Wikidatan