Iratxeko monasterioa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Iratxeko monasterioa
Ayegui, Monasterio de Irache-PM 32431.jpg

Iratxeko monasterioa

Herria Aiegi
Koordenatuak 42°39′00″N 02°02′36″W / 42.65000°N 2.04333°W / 42.65000; -2.04333Koordenatuak: 42°39′00″N 02°02′36″W / 42.65000°N 2.04333°W / 42.65000; -2.04333
Herrialdea  Nafarroa
Garaia 958. urteko agirietan jada ematen da Iratxeren berri
Iratxeko monasterioa non dagoen adierazten duen Euskal Herriko mapa
Iratxeko monasterioa
Iratxeko monasterioa non dagoen adierazten duen Nafarroa Garaiko mapa
Iratxeko monasterioa

Aiegi udalerrian, Lizarratik 3 km-ra, dagoen monasterio bat da.

Jurramendi mendiaren magalean dago.

Nafarroako monumenturik garrantzitsuenetako bat da, eta monasterio zaharrenetako bat.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez dirudi garrantzi handia izan zuenik XI. mende erdira arte. Donejakue Bidearen ertzean eraiki zen, eta ospitale bat eratxiki zitzaion 1054. urtean. Nafarroako koroari esker handitu zen Iratxeko monasterioaren ospea. XIV. mendean, Nafarroan geratzen zen monasterio beneditar bakarra zen, eta hango abadeek ordezkaritza zuten Nafarroako erresumako gorteetan. Garai hartan, berrogei eliza eta monasterio txiki zituen bere mende Iratxeko monasterio handiak.

XVI. mendean, inprimategi bat egokitu zuten han, eta Valladolideko San Benitoren kongregazioari lotu zitzaion 1522an, Nafarroa Garaia Gaztelako koroaren mendean geratu ondoan. Unibertsitate bihurtu zuten hamabi urte geroago (1534). 1833ra arte iraun zuen Iratxeko unibertsitateak, eta lau urte geroago alde egin zuten betiko fraideek. Bigarren Gerra Karlistan, erietxe izan zen, eta Eskolapioen ordenaren ardurapean dago gaur egun.

Arkitektura eta artea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iratxeko monasterioko klaustroa

Ez da ezagutzen Iratxeko monasterioa eraiki zen data zehatza, baina lehen etxea IX-X. mendeetakoa dela esan liteke. Monasterioaren parterik handiena eta ostatua XI. mendearen bigarren erdialdean eraiki ziren. Aipagarri dira eliza −XII. mendean eraikitzen hasia eta estilo gotikoaren moldeen arabera amaitua−, XVI.mendeko klaustro platereskoa eta areto nagusia −XVIII. mendeko aurrealde barrokoa duena−.

Iratxeko monasterioa hainbat gunetan banatua dago, eta gune bakoitzaren eraikuntzak badu zerikusia monasterioaren bilakaera historikoarekin. XI. eta XII. mendeetan, goraldia izan zuen monasterioak, eta horren lekuko da XII. mende erdialdeko eliza erromanikoa. XIII. mendean, berriz, monasterioa gainbeheran hasi zen. XVI. eta XVII. mendea berpizkunde-garaiak izan ziren, eta horren lekuko dira XVI. mendeko klaustro platereskoa eta XVII. mendean ikastetxe ohia unibertsitate bihurtu izana.

Eliza eraikitzeko lanak XII. mendearen erdi aldera hasi ziren. Garai hartakoak dira hiru abside dituen burualdea eta gurutzadura erromanikoa. Habearteak eta gurutzadurako estalkiak, bestalde, ez ziren XIII. mende arte bukatu, eta zistertar estilokoak dira.

Elizak hiru habearteko oina du. Habearte bakoitzak hiru atal ditu, eta erdiko habeartea alboetakoak baino bi aldiz zabalagoa da. Gurutzadurako besoak habearteak bezain luzeak dira, burualdeak hiru abside ditu, eta erdian presbiterioa du. Bi ate ditu, bata iparraldean eta bestea sartaldean.

Burualdeko absideei kontrahormek eta zutabeek eusten diete. Abside bakoitzaren gainean hiru gingiletako arkuak daude, mentsula txikien gainean ezarriak. Absideetako leihoak bi zutaberen gaineko puntu erdiko arkuak dira. Erdiko absidea garaiagoa da. Gurutzaduraren gainean zinborio oktogonala dago. Lau aldeetan, kuboak ditu itsatsita, bi mailatan ezarriak. Linternari eta kuboei kontrahormek eta zutabeek eusten diete.

Iparraldeko atariari San Pedro ataria deritzo. Lau arkibolta ditu; haien azpian, lau pare zutabe batetik, eta hiru zutabe elkartu bestetik. Zutabe horiek friso bana dute albo bakoitzean, kapitelen ordez. Friso horietan, hainbat irudi ageri dira: ehizako gertaldiak, borrokak, San Martinen historia, Zentauroen kapitela esaten zaiona da aipagarriena. Sartaldeko ataria nartex baten azpian dago. Lau arkibolta ditu, eta, azpian, kapitelak, landareen irudiz apainduak. Arku baten giltzarrian, krismoi bat dago, bakartua, eta, haren azpian, krismoiari eutsiko balio bezala, Jainkoaren eskua dago irudikatua, hatzak bedeinkatzeko keinua eginez dituela.

Horren tailu nabarmenak eta tailua bakartzeak argi adierazten du sarrera horri harginek eman zioten garrantzia. Barrualdean gurutze itxurako pilareak daude, lau aldetan zutabe erdiak dituztela elkartuak, gurutzeria-gangari eusten dioten doi bat puntadunak diren arkuen euskarri. Absideak esfera-laurdenez estalita daude; gurutzadurak esferaerdi-formako ganga bat du, XVI. mendekoa. Aipagarriak dira zaldunen arteko borroka bat eta Epifania irudikatzen duten garaipen-arkuko kapitelak.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Iratxeko monasterioa Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]