Irawadi
Wikipedia(e)tik
|
||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
Irawadi ibaia Sagaing muinotik ikusita. |
||||||
![]() |
||||||
| Kokapena | ||||||
| Luzera | 2.170 km | |||||
| Arroa | 411.000 km² | |||||
| Iturburua | Mali Hka eta N'Mai Hka ibaiak. | |||||
| Ibai ahoa | Ozeano Indikoa | |||||
Irawadi (birmanieraz ဧရာဝတီမ္ရစ္) Myanmarreko ibai nagusia da. 2.170 km luzera izanda, herrialdeko ibairik luzeena da eta bere bide komertzial nagusia. Bere arroak 411.000 km² azalera du.
Irawadik Katxin estatuan du hasiera: Mali Hka eta N'Mai Hka ibaien bilguena. Mendebaldeko Mali Hka hegoaldeko Himalaiatik dator. Gero Myanmar iparraldetik hegoaldera zeharkatzen du, azkenean Ozeano Indikoan dagoen bederatzi besotako delta hiltzeko.
Irawadi ibai nabigagarria da, izan ere, kolonia garaietan, "Mandalayerako bideaz" ezizenez ezaguna zen. gaur egun, ontziek 1.600 km nabigatu ditzakete ozeanotik barrura.
Irawadi sanskritozko Iravati izenatik dator, Indiako mitologiaren jainkosa txikiena, edo Airavata bere semetik, Indrako elefantea.


