Irawadi

Koordenatuak: 25°42′35″N 97°29′55″E / 25.709793°N 97.498548°E / 25.709793; 97.498548
Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 15:08, 22 urtarrila 2016
Irawadi
ဧရာဝတီမ္ရစ္ (my)
Datu orokorrak
Motanazioarteko ibai
Luzera2.170 km
Geografia
Map
Koordenatuak25°42′35″N 97°29′55″E / 25.709793°N 97.498548°E / 25.709793; 97.498548
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera411.000 km²
Ur-emaria13.000 m³/s
IturburuaGyita Qu (en) Itzuli
Bokalea
()
Andaman itsasoa

Irawadi[1] (birmanieraz: ဧရာဝတီမ္ရစ္) Myanmarreko ibai nagusia da. 2.170 km luzera izanda, herrialdeko ibairik luzeena da eta bere bide komertzial nagusia. Bere arroak 411.000 km² azalera du.

Irawadik Katxin estatuan du hasiera: Mali Hka eta N'Mai Hka ibaien bilguena. Mendebaldeko Mali Hka hegoaldeko Himalaiatik dator. Gero Myanmar iparraldetik hegoaldera zeharkatzen du, azkenean Andamango itsasoan dagoen bederatzi besotako delta hiltzeko.

Irawadi ibai nabigagarria da, izan ere, kolonia garaietan, "Mandalayerako bideaz" ezizenez ezaguna zen. Gaur egun, ontziek 1.600 km nabigatu ditzakete ozeanotik barrura.

Irawadi sanskritozko Iravati izenetik dator, Indiako mitologiaren jainkosa txikiena, edo Airavata bere semetik, Indrako elefantea.

Ibaiadarrak

Hona hemen Irawadiren ibaiadar nagusiak, iparraldetik hegoalderantz:

  1. Taping ibaia
  2. Shweli ibaia
  3. Myitnge ibaia
  4. Mu ibaia
  5. Chindwin ibaia

Zeharkatutako hiri nagusiak

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Irawadi Aldatu lotura Wikidatan
  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).