Irbe itsasartea
Wikipedia(e)tik
Irbe itsasartea, Irben itsasartea ere deitua, (estonieraz Kura kurk, letonieraz Irbes jūras šaurums), Rigako golkoaren Itsaso Baltikorako irteera eratzen duen itsasartea da. Estoniako Saaremaa uharteko hegoaldeko muturrean dagoen Sõrve penintsula eta Letoniako Courland penintsularen artean dago. 27 kilometroko zabalera du punturik estuenean. Nabigazio kanala, dragatua dago bere hegoaldeko ibarrean, ontzi luzeagoak pasa daitezen.