Ireland's Call
Ireland's Call (euskaraz: Irlandaren Deia) ereserkia eran erabilitako irlandar abestia da, batez ere Irlandako Errugbi Selekzio Nazionalaren partidetan, bai eta gainontzeko Irlandaren Uharte osokoak mantentzeko. Bada denbora bat beste zenbait kiroletan ere erabiltzen dela, adibidez Hockey eta Cricket-ean.
Irlandako Errugbi Federakundeak luzaturiko eskeintza baten ondorioz Phil Coulter-ek idatzi zituen abestiaren hitzak 1995. urtean.
Irlandako errugbi taldeak Uhartearen bi zati bananduak berbatzen ditu: Ipar Irlanda eta Irlandako Errepublika). Partidak Dublinen ospatzen direnean bi ereserkiak batera entzuten dira: Amhrán na bhFiann (Gudariaren Abestia, Irlandako Ereserkia) eta Ireland's Call (Irlandaren Deia). Atzerrian partida ospatu aurretik Ireland's Call abestia bakarrik jartzen da.