Irene Papas
Wikipedia(e)tik
Irene Papas Zinema-antzezle greziarra (Chilomodion, 1926). Kantaria eta dantzaria zen; gaztetan ekin zion zinema-antzezle lanari. Estatu Batuetan, Frantzian, Italian eta Ingalaterran egin du lan. Filmetan erakutsitako indarraren adibide onak dira: Tribute to a Bad Man (1956, Gizon gaizto bati tributoa), Cristo si e fermato a Eboli (1979, Kristo Ebolin gelditu zen ), Z (1969) eta Erendira (1983).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.