Irlandako Gerra Zibila

Wikipedia, Entziklopedia askea
Irlandako Gerra Zibila
Irudia
Motagerra zibil
Denbora-tarte1922ko ekainaren 28a - 1923ko maiatzaren 24a
Data1922ko ekainaren 28a
KokalekuIrlandako Estatu Askea
HerrialdeaIrlandako Errepublika

Irlandako Gerra Zibila 1922ko ekainaren 28tik 1923ko maiatzaren 24ra bitarteko gerra izan zen Irlandan. Itun Anglo-irlandarraren aldeko eta aurkakoen arteko gerra honek lehenengoen garaipen argia ekarri zuen. Horren ondorioz, Irlandako Estatu Askea sortu zen, gaur egungo Irlandako Errepublikaren aurrekari zuzena.

Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Independentzia Gerraren ostean, 1921ean Londresekin lortutako itunak parte baten independentzia ekarri zuen, baina uhartea bitan zatitu zuen. Ipar Irlandak Erresuma Batuaren zati izaten jarraituko zuen, eta Irlandako errepublika britainiarren Commonwealth barnean autogobernudun herrialde bilakatu zen. Horrek mugimendu errepublikanoa bitan zatitu eta gerra zibila eragin zuen 1922an, itunaren aldeko eta aurkakoen artean. Itunaren defendatzaileek irabazi zuten gerra.[1]

Independentzia Gerrarekin (1918-1921) alderatuta, askoz hildako gehiago utzi zituen gerra honek. Era berean, bere oinarriek gaur egun ere bizirik jarraitzen dute Irlandako politikan, bertako alderdi garrantzitsuenak gerra honetako bi bandoen ondorengo zuzenak dira eta: Fianna Fail itunaren aurkakoen oinordekoa da eta Fine Gael itunaren aldekoena.

Gerra hau itunaren aldekoek erraz irabazi zuten arren, beraien buruzagi garrantzitsuenak galdu zituzten, hala nola, Michael Collins eta Arthur Griffith. 1923ko maiatzaren 24an, Irlandako Gerra Zibila amaitu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia
Irlandako Errepublika
Artikulu hau Irlandako Errepublikako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.