Irlandako bandera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Irlandako Errepublikako bandera» orritik birbideratua)
Irlandako bandera
Irlandako bandera
Erabilera
Proportzioa 1:2
Erabakia 1937
Koloreak
Berdea
Zuria
Laranja

Irlandako bandera nazionala (irlanderaz: An Bhratach Náisiúnta, euskaraz Bandera nazionala) Irlandako Errepublikako bandera da. Hiru lerro bertikalez osatuta dago eta hiru koloreok ditu: berdea (makilaren alboan), zuria eta laranja. Lerro berdeak Irlanda gaelikoa eta katolikoa ordezkatzen du; laranjak, Gilen III.a Orangekoaren aldeko protestanteak; eta erdiko lerro zuriak berdearen eta laranjaren arteko topagunea adierazten du.

1848an Thomas Francis Meagher irlandar nazionalistak diseinatu eta aurkeztu zuen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]