Irlandako Estatu Askea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Irlandako Estatu Askea
Saorstát Éireann

1922 – 1937
Agindupeko lurra
Flag of Ireland.svg IFSGreatSeal.png
Ereserkia
Amhrán na bhFiann (Gudariaren Abestia)
Location Irish Free State in dark green and claimed Territory in light green.png
Irlandako Estatu Askearen eremua 1922an.
Berde ilunez: Irlandako Estatu Askea.
Berde argiz: Aldarrikaturiko eremua.
Hiriburua Dublin
Hizkuntza(k) Irlandera, ingelesa
Erlijioa Katolizismo, anglikanismo, presbiterianismo, judaismo
Aurrekoa
Flag of the United Kingdom.svg Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
Ondorengoa
Irlandako Errepublika Flag of Ireland.svg

Irlandako Estatu Askea (irlanderaz: Saorstát Éireann, ingelesez: Irish Free State) Itun anglo-irlandarra indarrean sartzean Irlandako hegoaldeko 26 konderrietan sortu zen estatua da. Zehazki, 1922ko abenduaren 6an agindupeko lur edo dominium gobernua onartu zitzaion Hegoaldeko Irlandari; barne gaietan autonomoa zen arren, Erresuma Batuko erregeak bertako estatu buru izaten jarraitu zuen eta Irlandako kargu publiko guztiek, kargua hartzean, leialtasuna hitzeman behar zioten.

Estatu Askearen sorrerak Irlandako Gerra Zibila piztu zuen, gehienbat aurretik independentziaren alde elkarrekin borrokatu zutenak zatituz. Batzuek sortutako estatu hau traiziotzat hartzen zuten, Irlandaren zatiketa eta britainiarren nagusitasuna bermatzen zuelakoan. Besteek Estatu Askea etorkizunean erabateko burujabetza lortu ahal izateko pauso garrantzitsutzat hartu zuten. Gerra azken hauek irabazi zuten eta Estatu Askearen hasierako urteetan agintean egon ziren Cumann na nGaedheal alderdia sortuz. Hala ere, 1932ko hauteskundeetan Itunaren aurkakoek (Fianna Fail alderdiak) garaipena lortu zuen Eamon de Valeraren gidaritzapean.

Eamon de Valerak gidatuta, Estatu Askea desagerrarazi nahi izan zuten lege berriak eginez. Horrela, britainiarren agintea ezabatu nahi izan zuten. 1932an gobernuak beste konstituzio bat onartu zuen eta geroago herriak erreferendumean berretsi zuen. Konstituzio berriak Irlandako Estatu Askea deuseztatu eta Irlanda edo Éire deituriko estatu berria sorrarazi zuen. Nahiz eta Erresuma Batuko monarkiatik irten, konstituzio horretan ez zitzaion errepublika izena jarri estatu berriari (hori 1949an egin zen, Irlandako Errepublika sortuz).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Irlandako Estatu Askea Aldatu lotura Wikidatan