Irlandako Nazio Askapenerako Armada

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Irlandako Nazio Askapenerako Armada
Irish National Liberation Army
Arm Saoirse Náisiúnta na hÉireann
Ikurra: INLAk eta mugimendu sozialista errepublikarrak, oro har, maiz erabilitako Starry Pluogh ikurra.
Siglak: INLA
Jarduera epea: 1974 - 2009 (kanpaina militarraren amaiera)
Ideologia: Errepublikar sozialista
Kokapena: Irlanda
Eremua: Ipar Irlanda
Aurkari nagusiak:
INLAko kideak Derryn 2005ean.

Irlandako Nazio Askapenerako Armada (Irish National Liberation Army, INLA, ingelesez; Arm Saoirse Náisiúnta na hÉireann gaeleraz) 1974an sortutako Irlandako talde armatu errepublikarra da.

Irlandako Mugimendu Errepublikar Sozialistako adar armatua da, zeinaren adar politikoa Irlandako Alderdi Errepublikar Sozialista (Irish Republican Socialist Party, IRSP) den. Eragin nabaria izan zuen Ipar Irlandako testuinguruan 1970 eta 1980ko hamarkadetan. Egun, aldiz, Ipar Irlandako talde armatu txikietako bat da. INLAk ondoko izenak ere erabili dituela uste da: Catholic Reaction Force (CRF), Peoples' Republican Army (PRA) edo Peoples' Liberation Army (PLA).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

INLA IRA Ofizialaren zatiketa batetik jaio zen, erakunde horretatik sozialista iraultzaile batzuk aldendu zirenean, tartean Bernadette Devlin McAliskey eskubide zibilen aldeko aktibista. IRSPko kide batzuek, Séamus Costello-ri jarraiki, mugimenduaren adar militarra sortzea erabaki zuten orduan, lehenik PLA (Peoples' Liberation Army) eta ondoren INLA izena hartuz. Erakundean, horrela, IRA Ofizialaren ildoarekin ados ez zeuden militanteak eta 1974an Behin-behineko IRAk planteatutako su-etenarekin bat ez zetozenak bildu ziren, beti ere Irlandako gatazkaren ikuspegi sozialista eta iraultzaile batean oinarrituz.

Fitxategi:Patsy O'Hara.JPG
INLAko kide Patsy O'Hararen omenezko murala.

Sorreratik INLA eta IRA Ofizialaren arteko enfrentamendu armatua eman zen. Istilu horietan INLAko Buru Militarra zen Séamus Costello-k (1977an Dublinen) eta IRA Ofizialeko Billy McMillen-ek bizia galdu zuten, beste batzuen artean.

1979ko martxoan INLAk Ipar Irlandako kontserbadoreen buru Airey Neave hil zuten, Margaret Thatcherren lagunmina.

1980ko hamarkadaren bukaeran, INLAk barne zatiketa gogorra pairatu zuen. 1987an militante batzuek Irlandako Herriaren Askapenerako Erakundea (Irish People's Liberation Organization, IPLO) sortu zuten. INLA eta IPLOren artean enfrentamendu militar gogorra eman zen 1992ra arte. Une horretan, Behin-behineko IRAk IPLOren aurka jo zuen, erakunde honek droga-trafikoarekin zuen harremanak mugimendu errepublikar osoa kaltetzen zuelakoan. Behin-behineko IRAk IPLOko kide bat hil, hamabi zauritu, eta hainbat heriotzez mehatxatu zituen, Irlandatik kanporatuz. Honek IPLOren desagerketa ekarri zuen.

1997an INLAko preso batzuek Ulsterko Boluntarioen Indarreko (UVF) Billy Wright hil zuen Maze-ko espetxean.

1998an INLAk su-etena aldarrikatu zuen, Omagheko atentatuaren ostean (Benetako IRAk aldarrikatutakoa) IRSP bere adar politikoak eginiko deialdi baten ostean. Ostiral Santuko Akordioaren aurka agertzen bada ere, eta nahiz eta bere egitura militarra mantentzen duen, Ipar Irlandako talde armatuen jarduera aztertzen duen IMCk (Independent Monitoring Commission) "bakearentzat oztopo bat ez dela" dio.

2009ko urriaren 11n borroka armatua bukatutzat eman zuen 11 urteko su-etenaren ostean.

Kide ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Irlandako Nazio Askapenerako Armada Aldatu lotura Wikidatan