Irlandako errugbi selekzioa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Flag of Ireland rugby.svg
Irlanda
Munduko txapelduna
Gaur Egungo Sei Nazioetako TxapeldunaSei Nazioen Txapelduna
Hiru Herrialdeetako Txapelduna
IRFU flag.svg
IRFU flag.svg
taldearen koloreak taldearen koloreak taldearen koloreak
taldearen koloreak
taldearen koloreak
Etxean
taldearen koloreak taldearen koloreak taldearen koloreak
taldearen koloreak
taldearen koloreak
Kanpoan
Federakundea Irish Rugby Football Union
Sortu: 1879
Ikurra: Hirusta
Izendapena: Hirustaren XV-a
Estadioa: Croke Park, Dublin (82.500) (2010ra arte)

Aviva Stadium, Dublin (50.000) (2010ean)

Entrenatzailea: Declan Kidney
Kapitaina: Brian O'Driscoll
Estreinaldi Internazionala
Ingalaterra Flag of England.svg 7:0 Flag of Ireland rugby.svg Irlanda
1875ko otsailaren 15a
Garaipen Handiena
Estatu Batuak Flag of the United States.svg 3:83 Flag of Ireland rugby.svg Irlanda
2000ko ekainaren 10a
Porrot Handiena
Zeelanda Berria Flag of New Zealand.svg 59:6 Flag of Ireland rugby.svg Irlanda
1992ko ekainaren 12a
Munduko Errugbi Kopa
Partaidetzak 6 (aurrenekoa 1987. urtean)
Emaitza Onena Final Laurdenak (1987, 1991, 1995, 2003)
Sei Nazioen Torneoa
Partaidetzak 114
Emaitzak 19 txapelketa (2 Slam Nagusi)


Irlandako errugbi selekzioak Irlandako uhartea osoa ordezkatzen du errugbian, kirol hau bai Irlandako Errepublikan, bai eta Ipar Irlandan kirol herrikoia eta oso jarraitua baita, nahiz eta jarraipen hau zenbait eremu geografikoetara mugatuta egon. Irlandak urtero Sei Nazioen Torneoan parte hartzen du eta lau urtero Munduko Errugbi Txapelketan, azken honetan bi aldiz kendurik (1999 eta 2007), beste aldi guztietan final laurdenetan kaleratuak izan dira. British and Irish Lions taldeen partaidea ere bada (Britaniar Uharteetako herrialde guztietako errugbi jokalarien taldea, hauek noizean behin erakustaldi partidak jokatzen dituztelarik). Zortzi irlandar jokalarik Errugbiaren Nazioarteko Ospearen Saloiaren kide dira (IRHOF), gainera Jack Kyle bere IRB Hall of Fame-rako izendapenara joan zen.

Irlandak historikoki bere bizilagun britaniarrek baino arrakasta eskasagoa izan dute errugbian, Sei Nazioen Torneoko titulu eta Slam Nagusi gutxiago dituzte. Halere, Irlandako Errugbi Batasuna zeharo aintzat hartua da profesionalismorako bilakaeran beste erdi mailako selekzioek baino emaitza onagoak eta arrakasta handiagoa izatez, bereziki sei milioi biztanle inguruko uharte bat izateko eta beste kirol herrikoiagoen lehia bizia jasaten duelarik: futbol gaelikoa eta hurling-a. Gainera hiru Koroi Hirukoitz irabazi zituztela ere nabarmendu behar da (Sei Nazioen barruan, Britainiar Uharteetako selekzio onenarentzat dagoen sari ez-ofizial bat da) 2004 eta 2007 urteen bitartean.

Bigarren erdia den Brian O'Driscoll da gaur egungo kapitaina eta selekzioak duen garai guztietako entsegu errekordun nagusia, eta ohikoa da munduko errugbi jokalari onena bezala izendatuta ikustea. Beste zenbait nazioarteko irlandar jokalari bikainak Gordon D'Arcy, Marcus Horan, Paul O'Connell dira, Irlandako selekzioaren gehien jokatu duten jokalariak Ronan O'Gara, David Wallace edo Shane Horgan dira besteak-beste. Lehenaldi ez oso urrunean, Keith Wood, bere 2003ko erretiroa arte gaur egungo kapitainaren aurrekoa zena, IRB erakundeak 2001ko jokalari onena izendatzen aurreneko jokalaria izan zen.

Irlandaren IRB-aren Munduko Ranking-eko emaitza onena 2006ko hirugarren postua izan da. 2007ko Mundiala utzi beharrean suertatu zitzaien, 2008. urtea gaizki hasi ziren Sei Nazioetan laugarren geldituz; aldiz, 2009. urtea bikain hasi zuten, berriz ere indarberritu direlarik, hau dena Eddie O'Sullivan-ek bere entrenatzaile karguari uko egin ostean. 2009an eta 61 urte luzeren ondoren, irlandarrek Sei Nazioen Torneoa berriz ere irabaztea lortu zuten, gainera Slam Nagusia lortuz eta joko maila itzela erakutsiz. Gaur egun zortzigarren postuan daude (2011).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irlandako taldeak Galeskoaren aurka jokatutako partidaren irudia, 1920

Irlandar errugbi selekzio batek jokatutako lehenengo partida, oraindik Britainiar Inperioaren zati zelarik, Ingalaterraren aurka izan zen 1875ko otsailaren 15a, 7 eta 0 galduz. Bere aurreneko garaipena Eskoziaren aurka izan zen Belfast-en 1881. Irlandak 1894ean bere lehen Koroi Hirukoitza lortzean errugbiaren ospe eta jarraitzaile kopuruak goruntz egin zuen irlandarren artean. 1905. urtean All Blacks ezizenez ezagutzen zen Zelanda Berriaren taldeak Irlanda bisitatu zuen. Gaur egun europar errugbiaren erregeak den Frantziaren aurkako lehen irlandar garaipena 1909an ailegatu zen, 19 eta 8ko emaitzaz. Irlandar errugbiaren urrezko garaia Bigarren Mundu Gerraren ondoren eta 1948. urtetik aurrera iritsi zen, bere lehen Slam Nagusiarekin (bigarrena 2009. urtean lortu berri du), bai eta Koroi Hirukoitza eta beste Bost Nazioetako Txapelketa bat lortuz. Titulu hau 1951. urtean lortu zuten berriz ere.

1954an, 2007. urterarte Ipar Irlandan jokatu zuten azken partida ospatu zen. Eskoziaren aurka lehiatu behar zuten irlandarrek, baina mugatik hegoaldera jaiotako jokalariek "God Save the Queen" ereserkian jotzean zutik jartzeari uko egingo ziotela iragarri zioten Irish Rugby Union erakundeari, horren ordez, "The Salute" (Agurra) ereserki laburragoa jotzea erabaki zen, Irlandako Errugbi Selekzioan Ipar Irlandan jokatuko zuen azken partida izan zen hura. 70. hamarkadan Irlandako taldea oso patxal eta ahul agertu zen, soilik lau garaipen jarraian lortu zituzten Australiaren aurka (Britaniar Uharteetako edo "Home Nations" talde batek Hego Hemisferioko talde bati irabazten zion lehen aldia, 1967. urtean; Hegoafrikako "Springboks"-ei ere irabaztea lortu zuten).

1875ko otsailaren 15an Ingalaterraren aurka jokatu zuen Irlandako taldearen argazkia

1974an eta 23 urtez irabaztea lortu ezinik, azkenean Sei Nazioen Torneoa berriz ere irabaztea lortu zuten. Australia eta Zeelanda Berrian ospatutako 1987ko lehen Munduko Errugbi Kopan final laurdenetara iristea lortu zuten, azkenean Sidney-en bertokoen aurka galduz. Lau urte beranduago, Ingalaterran, Eskoziak Irlanda garaitu zuen taldekako fasean, emaitza honek irlandar taldea final laurdenetara bidali zuen, han nahiz eta Australiaren aurka garaipenetik oso hurbil ibili, azkenean galdu egin zuten. Beharbada hau izan zen ordurarte nazioartean arrakasta lortzeko eduki zuten aukerarik onena. 1995an, Hegoafrikan Galesko taldea garaitu zuten, ondoren irlandarren final laurdeneko hirugarren sahiakera eman zen, han Jonah Lomuren Zelanda Berriak Irlanda kaleratu zuen.

Profesionalismoa kirol honetara ailegatzean, Irish Rugby Union erakundea "Celtic League" (Zeltiar Liga) sortzea erabaki zuen, kirolaren garapena indartu nahian eta urte haietako irlandar talde ahula indarberritzeko xedez, 1999an bere historian lehendabiziko aldiz Munduko Errugbi Kopara ezin sailkatuz gelditu baitzen. 2002. urtetik aurrera Irlandako eskualde eta lurraldeetako talde boteretsuak eta ingeles eta frantzes errugbi ligetan jokatzen zuten irlandar jokalarien itzulerak Irlandaren berpizte azkarra ekarriko zuen. Hau honela zelarik, Irlandako selekzioa 2007ko Frantziako Munduko Kopa irabazteko faboritoenen taldean zelarik egundoko porrota jasan zuen. 2009an irlandar selekzioak Sei Nazioen Torneoa berriz ere irabaztea lortu zuen, bide batez Slam Nagusia bereganatuz.

Ikurrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bandera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irlandako Errepublikaren hirukoloredun bandera ofiziala, Irlandako Errepublikako (Éire) selekzioak jokatzen duenean bakarrik erabili ohi da. Aldiz, Irlandako Uharteko lau lurralde edo probintzia historiak ordezkatzen dituen Lau probintzien bandera (Connacht, Leinster, Munster, Irlandako Errepublikaren zati; eta Ulster, Ipar Irlanda eta Irlandako Errepublikaren zati) hairean alboz jartzen dute Dublinen eta Éire-tik kanpora jokatzen denean erabili ohi da.

Ereserkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irlandako jokalariak

Ereserkiak direla eta, 1995. urterarte bi ereserki egon ohi ziren subironatasun ezberdinak zituzten lurralde bakoitzeko bana, "God Save the Queen" (Jainkoak Erregina Gorde Dezala), britainiar ereserkia, Belfasten partiden aurretik jotzen zen, eta irlandar ereserkia, "Amhrán na bhFiann" (Gudariaren Abestia) Dublinen. 1995tik aurrera arazo hau saihestu nahian Irish Rugby Union erakundeak Éiretik kanpora erabili ziteken ereserki baten moldaketarako deia luzatu zuen, azkenean "Ireland's Call" (Irlandaren Deia) abesti sortu berria aukeratu zuten, etxean jokatzen zutenean ere ereserki nazionala bezala erabili zutelarik. "Ireland's Call" beste kiroletan ere erabili zen, cricket-ean bezala, uharteko bi lurraldeek (Irlandako Errepublika eta Ipar Irlanda) batera jokatzen zutelarik.

Jazkera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hirusta (Shamrock)

Irlandarrak orlegi eta zuriz jokatzen dute, bihotz aldean IRFU-ren hirusta dutelarik. Gaur egun Irlandako errugbi selekzioaren kamiseta Zelanda Berriko Canterbury-k ekoizten du eta kamisetan daramaten babesle ofiziala O2 da.

Hirustaren XV-a[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hirusta (Shamrock) eta Harpa Irlandako Gobernuak nazioarteko mailan erregistratuta ditu Irlandako ikur bezala. Hiru ostodun Hirusta Zuria da, batzuetan trifolium repens ere deitzen zaio. Hirusta kirol talde ugarien ikurra da, bai eta Irlandako jatorria duten hainbat gobernu erakundeena ere: IRFU (Irish Rugby Football Union), Shamrock Rovers (futbol taldea), Aer Lingus, eta University College of Dublin (Irlandako Unibertsitate garrantzitsuenetako bat) edo Notre Dame-ko Unibertsitatea, nortasun ikur bezala erabili izan delarik. Oxford English Dictionary arabera, hiru ostodun hirustak kristautasunaren Hirutasun edo Trinitate Santua irudikatzen omen du eta San Patriziok kontzeptu erlijioso hau eliza katolikoa ezagutzen ez zuten irlandarrei irudikatzeko erabili omen zuen. Hau dela eta, hiru ostodun hirusta irlandar jai nazionalarekin erlazionatu ohi da: San Patrizioren Jaia.

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko Errugbi Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irlandaren partaidetzak Munduko Kopan.

Zbg. Munduko Kopa Antolatzailea Postua
1987 Flag of New Zealand.svg Zeelanda Berria eta Flag of Australia.svg Australia Final 1/4ak
1991 Flag of England.svg Ingalaterra Final 1/4ak
1995 Flag of South Africa.svg Hegoafrika Final 1/4ak
1999 Flag of Wales.svg Gales Final Laurdenetako bigarren aukera
2003 Flag of Australia.svg Australia Final 1/4ak
2007 Flag of France.svg Frantzia Taldekako Fasea

Sei Nazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

GalesItaliaFlag of Ireland rugby.svgIngalaterraFrantziaEskozia Sei Nazioen Torneoa EskoziaFrantziaIngalaterraFlag of Ireland rugby.svgItaliaGales

Sailkapen Orokorra:

Selekzioa Jokatutako txapelketak Irabazitako txapelketak Garaipen elkarbanatuak Koroi hirukoitza Slam nagusiak
Ingalaterra Ingalaterra 113 25 10 23 12
Gales Gales 115 24 11 19 10
Eskozia Eskozia 115 14 8 10 3
Flag of Ireland rugby.svg Irlanda 115 11 8 10 2
Frantzia Frantzia 80 16 8 - 8
Italia Italia 10 0 0 - 0
Azken eguneratzea: 2009ko martxoan

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Irlandako errugbi selekzioa Aldatu lotura Wikidatan