Irlandako itsasoa

Koordenatuak: 53°43′18″N 5°10′38″W / 53.72167°N 5.17722°W / 53.72167; -5.17722
Wikipedia, Entziklopedia askea
Irlandako itsasoa satelitetik ikusita.
Irlandako itsasoaren kokapen mapa.

Irlandako itsasoa[1] (ingelesez Irish Sea, irlanderaz Mhuir Éireann, galeseraz Môr Iwerddon eta latineraz Oceanus Hibernicus) Irlandako uhartea eta Britainia Handia banatzen dituen itsasoa da. Irlandako itsasoa hegoaldetik Zeltiar itsasoa eta Saint George kanala bitartez Ozeano Atlantikora lotzen da, eta ipar-mendebaldetik Iparraldeko kanalaren bitartez. Man uhartea itsaso honen erdi-erdian kokatzen da.

Itsaso honek eskualdearentzat garrantzi handia du, batez ere ekonomia, garraioa, merkataritza, arrantza, itsas trafikoa eta energia eolikoaren sorkuntzaren ikuspuntutik. Aldi batez, bi uharteak lotuko zituen 80 kilometroko tunel naten eraikuntzaren inguruko eztabaida bat ere izan zen. Bi uharteen arteko urteko bidaiari kopurua 12 milioi pertsona eta 17 megatona merkantzietakoa da.

Hortaz, itsaso hau maiz erabiltzen den komunikabide jendeztatua da, Britainia Handia eta Irlandaren arteko itsas lotura kopuru handiak dituelarik: Swanseatik Corkera, Fishguard eta Pembroketik Rosslarera, Caergybitik Dún Laoghairera, Stranraertik Belfast eta Larnera, eta Cairnryantik Larnera. Man uhartean geldiunea egiten duen Liverpool-Belfast itsas-linea ere badago.

Jatorria

Orain dela 20.000 urte, Izotz Aroaren amaieraldera, baldintza klimatiko epelago batzuk iritsi zirenean sortu zen. Izotz Aroaren hasieran gaur egungo itsaso honen erdigunea ziurrenik ur gezako laku bat izango zen, ondoren desglaziazioa gertatu eta inguruko itsasoaren urak gainezka egin eta laku hau bete zuten; honenbestez, lakua inguruko itsasoekin lotu eta ur gaziko itsaso bilakatu zen.

Ingurugiroa

Irlandako itsasoak kutsaketa erradiaktibo latza jasaten du, batez ere sortu ziren lehendabiziko arma erradiaktibo britainiarrengatik, planta nuklearrengatik eta Sellafieldko energia estazioarengatik ere. Ustez denez lehendabiziko hamarkadetan itsaso honen ondoan 250 kg plutonio ezarri omen ziren. Gainera Beaufort's Dyke gunea arma kimiko nahiz hondakin erradiaktiboen zabortegi gisara erabili zen. Halere eta nahiz eta kutsaketa hau egon, landaretza eta itsas-abereei dagokionez itsaso honek itzelezko interesa du.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Irlandako itsasoa Aldatu lotura Wikidatan
53°43′18″N 5°10′38″W / 53.72167°N 5.17722°W / 53.72167; -5.17722