Irlandar erregosi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Irlandar erregosia.

Irlandar erregosia (ingelesez Irish Stew eta irlanderaz Stobhach Gaelach) Irlandako plater bat da, ziurrenik mundu mailan irlandar gastronomiako plater ospetsuena izango da. Arkume edo bildots haragizko erregosia da, honi lursagarrak, tipula, azenarioa eta perrexila gehitzen zaizkiolarik.

Errezeta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egungo errezeta familia edota lekuaren arabera osagarri ezberdinak izan ditzazke, bereziki barazkiei dagokionez, baina funtsean honako hau da:

Osagaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1,5 kg arkume/bildots txuleta
  • 4 tipula
  • 4 lursagar
  • Azenarioak ere gehitu hala nahi izan ezkero

Prestaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Arkume edo bildotza ez da garbitzen, honela berarekin bat dakarren koipeak azken erregosia koipezteko asmoz.
  2. Lursagar eta tipula osoak jarri eta eltzea hauekin osatutako geruza batez bete.
  3. Arkume/Bildotza aurreko geruzaren gainean jarri eta piperra, ezkaia eta gatza gehitu.
  4. Arkume/Bildotzaren gainean lursagar eta tipulez osatutako beste geruza bat ipini.
  5. Gasdun ura gehitu, azken tipula eta lursagarrez osatutako geruza estali arte.
  6. Haragia xamurtu arte 5 orduz irakiten utzi.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Irlandar erregosi Aldatu lotura Wikidatan