Irma la Douce

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:39, 22 urtarrila 2016

Irma la Douce (euskaraz Irma Eztia) 1963ko Billy Wilder austriar-estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako amodiozko komedia filma bat da. 1956ko Alexandre Breffort antzerkigileak idatzitako izenburu berdineko Irma La Douce frantziar musikalan oinarritua dago. Jack Lemmon eta Shirley MacLaine aktoreek antzeztu, eta Louis Jourdan aktoreak narratzailearen ahotsa ipini zuen.

Filma berez musikal bat izan ez arren, Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria (André Previn) irabazi zuen, Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Shirley MacLaine) eta Argazkigintza onenaren Oscar Saria (Joseph LaShelle). Emakumezko aktore onenaren Urrezko Globo Saria - Musikal edo Komedia (Shirley MacLaine ere irabazi zuen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Nestor (Jack Lemmon) txandaz aldatua eta Parisko auzunetan lan egiteko lekualdatua izan den jendarmea da. Bertan proxenetismoa bezalako negozioak daudela jabetuko da, hortaz, bere zorroztasun edo zintzotasuna erakutsi asmoz erredada bat egin eta 16 emagaldu atxilotuak izango dira, tartean Irma (Shirley MacLaine), baina Nestorren zoritxarrerako emagaldu hauen ohiko bezeroetako bat bere nagusia denez, poliziatik kanporatua izango da. Orain, lanik gabe, Parisko auzunetara itzuli eta bizi txarreko jendeareen artean bizipen xelebr eta harreman barregarriak izaten amaituko du, bai eta bere bihotzeko laztana den Irma kaleetatik ateratzeko moduan gogoeta egiten ere.

Aktoreak

Kanpo loturak