Irmandades da Fala

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 00:10, 16 apirila 2015

Irmandades da Fala (euskaraz Hizkuntz Anaitasunak) erakunde politiko nazionalista eta kulturzale galiziarra izan zen, 1916 eta 1936 artean aktiboa ibili izan zena, "Rexurdimento" garaiaren azken erdialdean. Talde honek lehen aldiz galizieraren elebakartasuna planteatu zuen.

Santiago de Compostela, Monforte de Lemos, Pontevedra, Ourense eta Vilalban egoitzak sortu zituzten, eta hortik aurrera hazten joan ziren: 1916ko amaieran as 6 irmandade eta 200 kide bazituzten, 1918ko azaroan 13 irmandade eta 700 kide zeuden, batez ere A Coruñan, eta 1929an 46 talde edukitzera iritsi ziren. Kide gehienak intelektual eta langile liberalak ziren. 1932an Partido Galeguista sortu zuten, nazionalista guztiak batzeko asmoarekin, eta horrek taldearen gainbehera markatu zuen.

Bestela, A Nosa Terra izan zen talde honen eta Partido Galeguistaren aldizkari nagusia.


Politika Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.