Iron Man

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Marvel vs. Capcom 2.

Iron Man (euskaraz: "Burdinezko Gizona") Marvel Comics etxeko komikietako super-heroi bat da. 1963an Stan Lee, Larry Lieber, Don Heck eta Jack Kirby komikigileek sortu zuten[1]. Lehenbiziko aldiz 1963ko martxoko Tales of Suspense #39 komikian agertu zen.

Iron Man Tony Stark ingeniari dirudunaren sorrera da. Bahituta, bahitzaileek suntsipen handiko arma bat egiteko bultzatu zutenean, Starkek armadura sortu zuen bere burua askatzeko.

Komikietan ez ezik, beste ikus-entzunezkoetan ere agertu da: Robert Downey Jr.ek Iron Man (2008) eta Iron Man 2 (2010) filmetan pertsonaia antzeztu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Iron Man Aldatu lotura Wikidatan
  1.   Lee, Stan (1975), Son of Origins. New York: Simon and Schuster, 45. orrialdea, ISBN 0-671-22170-1 .