Iron Man (2008ko filma)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Iron Man
Datuak
Jatorrizko izenburua Iron Man
Izenburua euskaraz Burdinezko Gizona
Urtea 2008
Estreinaldia 2008ko maiatzaren 14a
Generoa superheroiak, akziozko zinema, zientzia-fikzioa
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 126 minutu
Aurrekontua 140 milioi dolar
Banatzailea Paramount Pictures
Zuzendaria
Jon Favreau
Ekoizleak
Avi Arad
Kevin Feige
Gidoilariak
Mark Fergus
Hawk Ostby

Art Marcum
Matt Holloway
Stan Lee, Larry Lieber, Don Heck eta Jack Kirby komikigileen Iron Man komikian oinarritua
Aktoreak
Robert Downey, Jr.
Terrence Howard
Jeff Bridges
Shaun Toub
Gwyneth Paltrow
Musikagileak
Ramin Djawadi
Black Sabbath
Argazkilariak
Matthew Libatique
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa
Datu gehigarriak
IMDBko fitxa irakurgai

Iron Man (euskaraz Burdinezko Gizona) 2008ko Jon Favreau estatubatuar zinema zuzendariaren ekintza filma bat da. Stan Lee, Larry Lieber, Don Heck eta Jack Kirby komikigileen Marvel Comics argitaletxeko izen berdineko Iron Man komiki eta superheroian oinarritua dago. Bertan, Robert Downey, Jr., Terrence Howard, Jeff Bridges, Shaun Toub eta Gwyneth Paltrow aktoreek antzeztu zuten.

Filmak ikuslegoari dagokionez lortutako arrakastari esker beste bi jarraipen izan ditu: Iron Man 2 (2010) eta Iron Man 3 (2013), gainera superheroi hau Marvel Comics argitaletxeko beste superheroiekin batera The Avengers ("Mendakatzaileak") filman ere agertu zen.

Filma honetako abesti nagusia Black Sabbath ingeles rock musika taldeko izenburu berdineko Iron Man abesti ospetsua izan zen.

Filmak Oscar Sarietarako bi izendapen jaso zituen: Efektu berezi onenen Oscar Saria eta Soinu onenaren Oscar Saria, gainera bi BAFTA Sarietarako izendapenak ere jaso zituen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tony Stark (Robert Downey, Jr.) estatubatuar ekipo hidrauliko eta armagintza enpresaburuak bere armen ondorioz izandako ezbehar larri baten ondoren bere iragan ilunari aurre egin beharko dio. Azken belaunaldiko burdinezko armadura berezi bat eraiki eta "Burdinezko Gizona" bilakatuko da, mundu osoan gaiztakeriaren aurka borrokatuko den superheroia.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]