Irrati-teleskopio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Irratiteleskopio» orritik birbideratua)
Parkes irrati-teleskopioa

Irrati-teleskopioa astronomian erabiltzen den norabidezko irrati-antena mota bat da[1][2][3]. Irrati-teleskopioek zeregin handia izan dute espazioko hainbat fenomeno ulertzeko, hala nola quasarrak eta pulsarrak. Irrati-uhinez baliatuz galaxien erdiguneak aztertu ahal izan dira; hauts kosmikoa dela eta teleskopio optikoentzat ikustezinak diren eskualdeak. Orain, Nazioarteko Astronomia Elkarteak (Europa, Ipar Amerika, Asia eta Australiako astronomoek osatzen dute) irrati-teleskopio erraldoia eraikitzeko asmoa zabaldu du. Square Kilometre Array (SKA) izeneko teleskopioak, hain zuzen, kilometro karratuko azalera izango du, gaur egun dagoen handiena baino 200 aldiz handiagoa. Irrati-teleskopio berria 2010ean hasiko dira eraikitzen eta Big Bang ondorengo uneetan eratutako egiturek igorritako seinale ahulak ikertzeko balioko du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]