Irtyx

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Irtyx
E7536-Irtysh-at-cherlak.jpg
Irtyx ibaia Cherlaken.
Kokapena ErrusiaErrusia
KazakhstanKazakhstan
MongoliaMongolia
TxinaTxina
Luzera 4.248 km
Arroa 1.643.000 km²
Emaria 2.150 m³/s
Iturburua Altai mendiak
Ibai ahoa Ob ibaia.
Ob watershed.png

Irtyx[1] (errusieraz Иртыш; kazakheraz Ertis / Эртiс ; tatarieraz İrteş / Иртеш ; txineraz 额尔齐斯河) Siberiako ibaia da, Ob ibaiaren ibaiadar nagusia. Bere izenak "Ibai Zuria" esan nahi du. Bere ibaiadar nagusia Tobol ibaia da. Ob-Irtyx arroa Asiako handiena da, Siberiako mendebaldera eta Altai mendietara hedatzen dena.

Bere iturria Kara-Irtyx (Irtyx Beltza) da Mongoliako Altai mendietan jaioa. Behin Kazakhstan zeharkatuta Ob aurkitzen du, mendebaldeko Siberiako Khanti-Mansisketik gertu, 4.248 kmko ibilbidea eginik.

Bere bazterrak Han dinastiak, Kalmik herriak eta mongoliarrek okupatu zituzten, XVI. mendeko bukaeran errusiarrak iritsi arte.

Irtyxko bazterretan dauden hiri nagusiak honako hauek dira:

  • Kazakhstanen: Öskemen/Ust-Kamenogorsk, Semei/Semipalatinsk eta Pavlodar.
  • Errusian: Omsk, Tara, Tobolsk eta Khanti-Mansisk.

Erreferentziak [aldatu]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Irtyx