Irtyx

Koordenatuak: 47°24′52″N 90°12′56″E / 47.414528°N 90.215544°E / 47.414528; 90.215544
Wikipedia, Entziklopedia askea
Irtyx ibaia» orritik birbideratua)
Irtyx
Datu orokorrak
Motanazioarteko ibai eta ibai
Luzera4.248 km
Geografia
Map
Koordenatuak47°24′52″N 90°12′56″E / 47.414528°N 90.215544°E / 47.414528; 90.215544
Estatu burujabe Errusia
Errusiako oblastak Tiumen oblasta
Autonomous okrug of Russia Khanti-Mansi
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera1.643.000 km²
Arro hidrografikoaIrtysh basin (en) Itzuli
Ur-emaria3.000 m³/s
LakuakZaisan aintzira
IturburuaMongolian Altai (en) Itzuli
Bokalea
()
Ob (Khanty-Mansisk)

Irtyx[1] (errusieraz: Иртыш; kazakheraz: Ертiс, Ertis; tatareraz: Иртешİrteş; txineraz 额尔齐斯河; uigurreraz: ئېرتىش; mongolieraz: Эрчис мөрөн, Erchis) erdi-mendebaldeko Asiako ibaia da, Ob ibaiaren adar nagusia, Txina, Kazakhstan eta Errusia zeharkatzen dituena. 4.248 km luze da[2] eta 1.673.470 km2-ko ibai-arroa dauka. Ob-Irtyx arroa Asiako handiena eta bosgarren luzeena da, eta munduko zazpigarren ibai-sistemarik luzeena[2].

Bere bazterrak Han dinastiak, Kalmik herriak eta mongoliarrek okupatu zituzten, XVI. mendearen bukaeran errusiarrak iritsi arte.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mongolia eta Txina bereizten dituzten Altai mendien hego-mendebaldeko hegaleko glaziarretan du iturria[2]. Jarraian Txinako Xinjiang, Kazakhstan eta Errusiako Omsk oblasta, Tiumen oblasta eta Khanti-Mansi zeharkatzen ditu. Khanty-Mansisketik gertu Obera isurtzen da.

Irtyxen ibaiadar nagusiak Ixim (2.450 km), Tobol (1.591 km), Demianka (1.160 km), Konda (1.097 km) eta Om (1.090 km) dira.

Ibai bazterreko hiri nagusiak honako hauek dira:

Hidrometria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irtyx ibaiaren emaria 1974-1999 bitartean neurtua izan da Khanty-Mansisken (Obera isuri baino 20 km lehenago)[3]. Gune horretan, drainatutako eremuak 1.650.000 km² ditu, arro osoaren % 99. Bertan urteko batez besteko emaria 2.733 m³/s da; emari handiena ekainean du (6.671 m³/s) eta txikiena martxoan (972 m³/s).

Irtyx ibaiaren batez besteko emariak (m³/s), Khanty-Mansisken neurtuak
Datuak: 1974 eta 1999 artean

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]