Iruña Kafetegia
|
||||
|---|---|---|---|---|
|
|
||||
| Herria | Gazteluko Plaza, Iruñea |
|||
| Herrialdea | ||||
| Koordenatuak | 42°49′02″N 1°38′35″W / 42.81722°N 1.64306°WKoordenatuak: 42°49′02″N 1°38′35″W / 42.81722°N 1.64306°W | |||
| Garaia | 1888 | |||
|
|
||||
Iruña Kafetegia Nafarroako Iruñea hiriburuko Gazteluko Plazan kokatzen den kafetegi historiko eta ospetsua da. iruindarren artean usadio, sona eta entzute handia du.
[aldatu] Historia
1888an iruindar talde batek sortu zuen, Iruñean elektrizitate argiztaketa izan zuen lehenbiziko edaritegi edo komertzio-etxeaa izan zelarik, "San Fermin Bezperan ireki eta jendez lepo bete zen"[1]. Garaiko kroniken arabera bertako iruindar guztien bilgune nahiz kanpotarren topagune izan zen. Ernest Hemingway idazleak kafetegi hau mundu osoan zehar ospetsu bilakatu zuen.
Barnealdeak XIX. mendea eta XX. mende hasierako kafetegi dotore baten giro eta apaindurak ditu. Kanpoaldean berriz, Gazteluko Plazan bertan dauden mahaietan edozer edan edo jan daitekelarik.
1903an izen eta tankera bereko kafetegi bat ireki zen Bilboko hirian.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ http://www.cafeiruna.com/cast/historia.asp Iruña Kafetegiaren historia bere webgunean ikusgai.
[aldatu] Kanpo loturak
- Iruña Kafetegiaren webgunea (Gaztelaniaz) (Ingelesez) (Frantsesez)