Iruña Oka

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Iruña Oka

 Araba
Langraiz Oka Armoreta dorretik ikusita
Langraiz Oka Armoreta dorretik ikusita
Iruñako bandera

Iruñako armarria

Izen ofiziala Iruña Oka / Iruña de Oca
Estatua
Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Araba
Añanako Kuadrilla
Alkatea José Javier Martínez García (PSE-EE)
Herritarra iruñar, iruñaokar
Koordenatuak 42°49′02″N 2°48′41″W / 42.81722°N 2.81139°W / 42.81722; -2.81139Koordenatuak: 42°49′02″N 2°48′41″W / 42.81722°N 2.81139°W / 42.81722; -2.81139

Alava municipalities Iruña.JPG

Eremua 53,2 km2
Garaiera 450 m
Distantzia 12 km Gasteiza
Posta kodea 01230
Biztanleria 2.966 bizt (2011)
Dentsitatea 55,75 bizt/km²
Sorrera 1976ko irailaren 2an
http://www.irunadeoca.eu

Iruña Oka Araba erdialdean dagoen udalerria da, 2.973 biztanle dituena. Kopuru hori dela eta, lurralde historikoan seigarren udalerri handiena da, Oionen atzetik.

1976. urtean sortu zen, Iruña (Trespondek eta Bilodak osatua) eta Langraiz Oka (Mandaitak, Olabarrik eta Langraizek osatua) izeneko udalerriak batu ondoren. Gaur egun, esandako bost herri horiek osatzen dute udalerria:

Udalerria Añanako kuadrilan kokatuta dago eta eskualdea osatzen duten 10 udalerrietatik Iruña Oka da jendetsuena (%34 bizi da han).

XX. mende erdialdera arte, Zadorra ibai ertzean Argantzunerako bidean, Lupierro izeneko herrixka ere bazen; antzinako dokumentuetan Luperho agertzen da.

Eduki-taula

[aldatu] Toponimia

Iruña Oka izena, gaur egun ezagutzen den moduan, Langraiz Oka eta Iruña toponimoen batuera dela eta sortu zen, 1976. urtean. 'Iruña' deituraren jatorria ez dago oso argi, baina hipotesi nagusiak azaltzen duenez (h)iri eta on hitzetatik etor liteke, hau da, hiri ona edo beste batzuen ustez, hiri handia. Kontzeptu hau Euskal Herriko beste herrien izenean aurki daiteke: Iruñea, Irunberri edo Irun. Izan ere, Iruña Oka, Irun eta Iruñea erromatarren garaiko hiririk inportantenetarikoak izan ziren, batez ere Arabakoak. Antzina, hiri hauek izen latindar desberdinak zituzten: Veleia, Easo eta Pompaelo. Beste aldetik, Oka abizena lur hauetan bizi ziren tenplarioei zor zaie. Villafranca Montes de Ocaraino heltzen zen eremuari Tierra de Oca deitzen zitzaion eta hori omen da izendapen honen jatorria.

Done Kattalin monasterioko kanpandorrearen hondarrak, Tresponde

[aldatu] Historia

[aldatu] Erdi Arora arte

Iruña Oka udalerrian aurkitutako aztarnarik antzinakoenak Iruña-Veleiako aztarnategi arkeologikoan ageri dira eta Brontze Arokoak dira (K.a I.milurtekoa). Bertan, lauki eta zirkulu forma duten etxeak aurkitu dira, erromatar etxeak estali zituztenak. Azken hauek Veleia hiria eraiki zuten han K.a I. mende inguruan eta haren aldirik gorenean 10.000 biztanle inguru zuen. Pirinio hegoaldeko hiririk handiena izan zen, Tarracok (Tarragona) eta Cesar Augustak (Zaragoza) bakarrik gaindituta. Hiriaren oparoaldia Barbaroak etotzearekin bukatu zen K.o V. mende inguruan. Segur aski, gaur egungo Biloda eta Trasponde herriak, garai batean Veleiako kanpo auzoak izan ziren. Izan ere, 'Trasponde' toponimoaren jatorri etimologikoa Transpontem da, hau da, zubi atzean; gainera, bai Bilodasek, bai Traspondesek jatorri erromatarreko zubi bana dute, esandako hiri nagusi horrekin komunikatzeko batez ere. Langraizen, orain dela hainbat urte, erromatar etxola batzuen aztarnak aurkitu ziren, non ziur asko zaldiek deskantsatzen zuten. Herri honen izenaren lehengo aipamena estela zeltiberiar batean aurkitu zen, horretan, 'Langrares' agertzen zen.

[aldatu] Erdi Aroa

Erdi Aroan, Langraiz ondoko lurraldetan Tenplarioak ezarri ziren eta, ondorioz, 'de la Oca' abizena jarri zioten Langrares edo Lanclares deitzen zen herriari. XI. Mendean, Olabarri eta Mandaita 'Reja de San Millán' izeneko dokumentuetan agertu ziren lehen aldiz izendaturik, lehena, Montovit bezala 1025. urtean konkretuki. Olabarri eta Langraiz hiribildu bilakatu ziren 1523. urte inguruan, edo behintzat, titulu honekin agertzen dira 1523ko abenduaren 21ean idatzitako agiri batean.

Trasponde inguruan, Badaia mendilerroaren maldetan, XIII. mendean etxe-dorre bat eraiki zen, zeinena Iruña Okako familiarik indartsuena jabe zen (Martínez de Iruñakoek). Hauek Geronimoei laga zieten komentu bat eraiki zezaten eta 1413an Benedikto XIII.ak eraikitzea onartu zuen, baina mende erdia pasa ondoren hortik joan ziren eta Agustinoak ezarri ziren bertan. Azken biztanle hauek 1835. urtera arte ez ziren joango, Mendizabalen desamortizazioaren izan zela eta. Bai Langraiz, bai Olabarri eta Mandaita, Orgaz Kondearen jaurerrikoak izan ziren gutxienez XV. mendetik eta konde honen behar nagusia auzokideen zergak jasotzea zen. Langraizen Hurtado de Mendoza familiak (Orgaz Kondeak) etxe noble bat zeukan eta familia honetako Fernanek, San Franciscoko Hirugarren Ordenekoek zuzenduriko baseliza fundatu zuen.

[aldatu] XX.mendera arte

Espainiako Independentzia Gerra bitartean, Iruña Okan militar ingelesen presentzia nabaria egon zen, batez ere Gasteizko guduan. Esandako militarrak Wellingtonen agindupean zeuden eta dibisio arina eta 4. dibisiokoak ziren. Hauen helburua Hillek Argantzungo muinoak hartzen zuen bitartean Langraizen itxaron, eta gero, Zadorra zeharkatuz, armada inperialaren erdigunea erasotzea zen. Bilodaseko eta Traspondeko zubi erromatarrak protagonismoa izan zuten gerra honetan ere bai, ingelesek estragekikoki hartu zituzten frantsesek Zadorratik pasa ez zezaten. Gerra Karlistetan eremu honetan mugimendu militarrak egin ziren ere bai. Langraizen konkretuki, hiru dorre eraiki ziren herria defendatzeko eta komunikatzeko. Gaur egun oraindik dorre hauek mantentzen dira.

XIX. mendean zehar Langraiz kanpoaldean Bolem izeneko bainuetxea existitzen zen, baina mende amaieran gainbehera jasan zuen eta 1914. urtean Menesiano Anaiek erosi zuten eta eraikina komentu bihurtu zuten eta geroago, eskola. Gaur institutu pribatua da, non bigarren hezkuntza eta lanbide-heziketa irakasten da.

[aldatu] XX. eta XXI.mendeak

Espainiako Gerra Zibilean faxismoaren aldekoek kontzentrazio-esparru bat eraiki zuten Langraiz eta Bilodas artean dagoen eremu batean, Zadorra ibaiaren ondoan. Hemen frankismoaren aurkakoak atxilotu zituzten 1940 eta 1947 bitartean eta 1981. urtean eraikina berriztatu zuten espetxe bezala funtzionatzeko. Gaur, oraindik irekita mantentzen da, baina berehala ixteko asmoak daude, 2008 eta 2011 bitartean San Miguel mendiko maldan (Gasteiz mendietan) egindako espetxe berria azken hau ordezkatuko baitu, erakundeek esanda behintzat.

XX. mendean zehar, eta industrializazioa eta mugimendu migratorioak eranginda, udalerria 1900. urtean 900 biztanle izatetik, 2010ean dituen ia 3000 biztanletara hazi da. Gaur egun, gainera, Iruña Okak bi industrialde ditu: San José los Llanos eta Subillabide izenekoak; biak handitze bat dute aurreikusita.

[aldatu] Ekonomia

Iruña Okako udalerrian Subillabide eta San Jose de Los Llanoseko industrialdeak kokatzen dira, biak ala biak Langraiz Oka herrian. Hainbat harrobi ageri dira udalerrian. Hauek lan asko ematen dio herriko jendeari.

[aldatu] Jaiak

  • Mandaita:

Ekainaren 24an, San Joan egunean, herriko jaiak ospatzen dira,baina, 24a astegunetan izanez gero, jaiak gertuen dagoen asteburura aldatzen dira. Jaietan, hainbat musika, kirol, haur, edota janari ekitaldian ospatzen dira.

  • Olabarri:

Abuztuko azken asteburuan hasten dira herri honetako jaiak, eta Mandaitan egiten diren antzerako ekitaldian egiten dira hemen ere bai. Lehengo egunean, "Espuelista" panpina jaisten da eliza dorretik eta azken egunean, berriz igotzen da horretara.

  • Trasponde:

Kasu honetan, jaiak maiatzan ospatzen dira, konkretuki 26aren inguruko asteburuan. Musika, janaria, kirola,... nabariak dira. Santiago txikiaren ohorean ospatzen dira hemen.

  • Biloda:

Uztailaren 10eko inguruan dagoen asteburuan ospatzen dira herriko jaiak. Hemengo pertsonai ospetsua "Paco el del Tabaco" izenekoa da, eta azken egunean erretzen dute.

  • Langraiz Oka:

Udalerrian ospatzen diren jai guztietatik, hemengoak dira inportante eta ospetsuenak. Abuztuaren 12 edo 13an hasten dira eta 4 edo 5 egunetan zehar luzatzen dira. 1968. urtetik aurrera, lehenengo egunenan "El Brujo" izeneko pertsonaia jaisten da eliza dorretik; hauxe, egiazko pertsona da, urtero berdina (1968. urtetik hiru izan dira "Brujo"), kabletik jaisten den bitartean goxokiak bota eta poesia bat irakurtzen duena; gainera, bide erdian gelditzen da eta bertan daudenei hitz batzuk eskaintzen dizkie. Alderantzizko bidea hartzen du jaiak amaitzean. Jaietan hainbat ekitaldi antolatzen dira: kontzertuak, monologoak, azokak, pailazoak, gastronomia, herri-bazkariak, eta abar.

  • Arkiz elkartearen jai kulturalak:

Elkarte hau Bilodas, Trasponde eta Subillana Gasteizen ageri da, eta honek urtero ekitaldi kulturalak antolatzen ditu uztailaren lehenengo aste inguruan. Esandako ekitaldietako bat Santa Katalinako Erdi Aroko festa da.

  • Udalerri osoan:

Maiatzan, urtero, udaletxeak jai kultural batzuk antolatzen ditu. "Aste kulturala" edo "Maiatza kulturala" bezala ezagutzen dira hauek; 2011. urtetik aurrera bigarren izenpean antolatu dira maiatza osoan zehar, eta 2010. urtera arte bakarrik hil honetako aste batean antolatu zirenez, lehenengo izena hartzen zuen. Jai hauetan, musika, azokak, herri-bazkariak eta abuztuko jaietan aurki daitezkeen antzerako ekitaldiak, baina osagai herrikoi gehiagorekin, hala nola, irteerak edota euskal-jokoak.

Inauterietako larunbatean, desfile bat egiten da Langraizko hiribidean zehar; mozorrotutakoak, musikarekin batera heltzen dira udal frontoira eta bertan, urtero, mozorro txapelketa bat antolatzen da. Hainbat taldetan sailkatzen dira parte-hartzaileak, adinaren eta jende kopuruaren arabera. Normalean taldetan joaten direnak dantza batekin batera ateratzen dira eszenatokira. Mozorro eta dantzarik onenei sari bat ematen zaie. Asteartean, sardinaren ehozketa ospatzen da, non gezurrezko sardina bat erre egiten da.

Gabonetan ere bai hainbat ekitaldi prestatzen dira. Bilodaseko Belen bizidunarekin hasten dira eta Olentzeroren etorrerakin jarraitzen dira. Urtezahar-gauan frontoian kotilioi bat antolatzen da eta Errege-egunean kabalkada bat egiten da; hiru erregeak udalerriko bost herrietatik pasatzen dira, Langraizen egiten dena garrantzitsuena izanda.



[aldatu] Demografia

Iruña Okak hazkunde demografiko ikaragarri handia izan zuen XXI. mendeko lehen hamarkadan, Gasteiztik bertaratutako populazioaren ondorioz gehien bat.

Iruña Okako biztanleria
1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2010
958 1.011 1.114 1.184 1.214 1.441 1.374 1.481 1.763 1.502 1.953 2.973

[aldatu] Politika

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, PSE-EE alderdiko José Javier Martínez García hautatu zuten alkate.

Iruña Okako udalbatza

Alderdia Zinegotziak Boto kopurua[1]
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
4
448 (%32,05)
Alderdi Popularra (PP)
3
404 (%28,90)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
2
204 (%14,59)
BAI-AEVO
1
168 (%12,02)
A. V. IRUÑA DE OCA
1
113 (%8,08)
Ezker Batua - Berdeak (EB-B)
-
61 (%4,36)

[aldatu] Iruñaokar ezagunak

[aldatu] Ondasun nabarmenak

  • Iruña-Veleia: Erromatarren garaiko oppidumaren aztarnategia. Bertan garrantzi handiko hainbat aurkikuntza egin dira, batez ere euskarazko testuak eta multzo epigrafikoa.
  • Trespondeko zubia: ohituraren arabera erromatarra den 13 begiko zubia. Billodakoa ere ikusgarria da, garai bertsukoa izaki.
  • Santa Katalinako lorategi botanikoa, Tresponden, 2003tik irekia.
  • San Pelaio baseliza, Billodako muino batean dagoena, Zadorra ibaitik gertu.
  • 12 txorrotako iturria eta Torka ibaia: Langraizko plazan kokatua, 1901. urtean eraikitako iturria da. Honen ondoan latsarri antzin bat dago eta atzeko aldean Torka izeneko ibaia.
  • Langraizko hiru gazteluak: Armoreta, Entzinala eta Vayagüen izenekoak, Gerra Karlistetan eraiki ziren herria defenda ditzaten.
  • Menesiano Anaien komentua: bainuetxe moduan eraikita XIX. mendean Menesiano Anaiek erosi zuten institutu bat irekitzeko asmoarekin. Gaur egun ere honako funtzioa betetzen du.

[aldatu] Zerbitzuak

  • Gizarte etxea: musika eskola, gazte kluba, osasun zentroa, ospakizuna aretoa, gimnasioa, eguneko zentroa, eta abar.
  • Kultura etxea: liburutegia, ludoteka, tailerrentzako aretoak, eskulanentzako aretoak, eta abar.
  • Arrate kirol gunea: futbol zelaia (artifizial bat eta benetako belarreko beste bat), kanpoko igerilekuak (udan), igerileku estalia, spa, fisioterapia zentroa, gimnasioa, spinning, aktibitateak, eta abar.
  • Jose Miguel Barandiaran ikastetxe publikoa: haur eta lehenengo hezkuntza.
  • Badaia institutu publikoa: bigarren hezkuntza.
  • Ikastetxe Apostoliko-Menesianoa: bigarren hezkuntza eta HIPP.
  • Udal frontoia

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Iruña Oka


Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak