Iruñarri

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Iruñarri
Iruinarri
Elazmuino
Iruñarri, Euskal Herria.JPG

Eratsun udalerriaren lursailetan dagoen Iruñarri edo Elazmuino mendiko zutarria, atzean gailurra eta antenak ikus daitezkelarik.

Garaiera 1.051 m
Gailurra 79 m
Koordenatuak 43°06′05″N 01°48′44″W / 43.10139°N 1.81222°W / 43.10139; -1.81222Koordenatuak: 43°06′05″N 01°48′44″W / 43.10139°N 1.81222°W / 43.10139; -1.81222
Mendilerroa Erakurri
Ohiko bidea Ezkurra eta Zubieta udalerrien artean doan NA-170 errepidetik mendian gora ateratzen den mendi-bidea edo pista hartuaz
Iruñarri is located in Euskal Herria
Iruñarri
Kanpo loturak Mendikat
Luberri

Iruñarri edo Iruinarri (antzinako izena Elazmuino) Nafarroako Malerreka eskualdeko Eratsun udalerriaren lursailetan kokatzen den mendia da. 1.051 metroko garaiera du. Bere gailurrean telebista eta irrati seinalea ematen duen hainbat antena daude, hauetara ailegatzeko NA-170 errepidetik desbideratu eta goruntz gailurreraino doan mendi-bide bat dago.

Eduki-taula

[aldatu] Abiapuntuak

Iruñarriko zutarria.
Iruñarriko zutarriaren alboan dagoen seinalea.
  • NA-170 errepidetik desbideratu eta goruntz gailurreraino doan mendi-bide bat dago. Oinez nahiz ibilgailuz joan daiteke.
  • Ezkurrako mendatetik, oinez: ordu bat eta 45 minutu.
  • Ezkurra udalerriko herrigunetik, oinez: ordu bat eta 30 minutu.

[aldatu] Esanahia

Mikel Belasco hizkuntzalariak adierazten duen bezala, izendapena euskarazko harri eta Iruñea hitzetatik dator. Honela bada, literalki itzuli ezkero "Iruñeko harria" esan nahiko luke.

[aldatu] Iruñarriko zutarria edo iruinharria

Iruñarriko zutarria gutxi gorabehera 1.000 metroko garaieran dago[1]. Iruinarri mendiaren hegoaldeko aldean kokatzen da, gailurretik oso hurbil. Gailurrera daraman mendi-bide edo pistaren azken zatitik 50 metrotara maldan behera ongi ikus daiteke.

Gaur egun zutarri honek duen ospea dela eta, mendi osoak Iruinarri edo Iruñarri izena hartu du, baina antzina Elazmuino edo Elazmuño deitzen zen.

[aldatu] Mitologia

Hainbat kondairen arabera Sansonek harritzar hau Donostiako Igeldo menditik edo Beruete udalerriko Otsolako larretik hona jaurtiki omen zuen, aldiz, beste batzuen esanetan Errolan edota jentilak izan omen ziren. Beste harritzar edo zutarrien kasuetan aipatu ohi den bezala, harkaitza bere jaurtiketa ibilbidean motz gelditu eta Euskal Pirinioetako txoko honetan erori omen zen.

[aldatu] Erreferentziak

  1. http://www.diariodenavarra.es/20090104/especiales/rincones-singulares/el-menhir-irunarri.html?val=0&sec=20090104 El menhir de Iruñarri, Lugares singulares. José A. Perales. Diario de Navarra egunkaria

[aldatu] Kanpo loturak


Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak